Satorralaiak Eusko Legebiltzarreko talde parlamentariei aurrekontuen proiektuan Donostiako metroaren pasanterako diru-partida kentzeko eskaera egin die
Donostiako Satorralaia bizilagunen mugimenduak Eusko Legebiltzarreko talde parlamentariei eskaera egin die Jaurlaritzak 2017 urteko Aurrekontuen proiektuan gure hirian Metroaren Pasantea eraikitzeko asmoz sartu duen diru-partida kentzeko.

Donostian Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua Dbus-en ekintza informatiboak egiten ari da egunotan. Lehenengo ekintza joan den larunbatean egin zen, Donostiako Boulebarreko eta hiri-erdialdeko hainbat autobus geltokitan. Ekimen honen helburua garraio publikoaren erabiltzaileei metro pasantearen egitasmoan autobus zerbitzuetan planteatzen diren murrizketei buruz informatzea da.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA aurkeztu du gaur Gipuzkoako Diputazioan, hain zuzen ere Metroaren pasanteari buruzko herri galdeketa bat egiteko 8.916 donostiarren sinaduren babesarekin egindako eskaera atzera botatzeko Diputatuen Kontseiluak joan den urriaren 11ean hartutako erabakiaren aurka.
Metroaren proiektua gelditzeko Donostiako “satorralaia” bizilagunen mugimendua Eneko Goia alkatearekin bildu zen atzo arratsaldean.
Metro gelditzeko Donostiako Bizilagunen eta elkarteen batzarra.- Donostiako Metroaren igarobidearen proiektua gelditzearen aldeko “satorralaia” bizilagunen mugimendua Eneko Goia alkatearekin bilduko da datorren otsailaren 9an, asteartearekin, hain zuzen ere Donostiako udalari bizilagunen egonezina helarazteko eta auzi honetan gizarteak erabakietan parte hartzeko aukera izan dezan, hiritarrak kontsul
Donostiako Metroaren igarobidearen proiektua gelditzearen aldeko “Satorralaia” bizilagunen mugimenduak Eneko Goia alkateari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa sailburu Ana Oregiri biltzeko eskaera zuzendu diela jakinarazi du, gaur Donostiako Udaletxean hamarnaka lagunek sostengaturik eman duen prentsaurrekoan.