IREKIk preso eta iheslariak etxerako bidean jartzearen alde langileen artean 79.383 sinadura bildu dituela, eta Foro Sozialaren eskutan utziko dituela iragarri du
Goizeko 11:00ak zirenean, bost minutuko aldea eta eguraldi onarekin, IREKIk ekimenaren deialdiari jarraikiz ehundaka ibiltariz osatutako zutabe bana abiatu dira Arangiz eta Otazutik Gasteizeko hirigunerantz.

Bihar larunbata, ekainak 17, IREKI lan munduko ekimenak Gasteiz inguruan antolatuko dituen mobilizazioekin amaitutzat emango du bere ibilbidea.
Gaur, 2016ko urriak 15, Donostiako Ibaeta Campusean Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako 30 langilek IREKI ekimena aurkeztu dute. Bertan bozeramaile lanetan jardun diren Julen Mitxeltorenak (Baztan), Erika Mozok (Bilbo) eta Lorentxa Austinek(Urruña) azaldu dutenez, euren ekimenaren helburua da langileen bultzadaz euskal preso eta iheslariak etxeratze bidean jartzea.