Gure Eskuk antolatutako eztabaida
Gure Esku.- Gure Eskuk 10 urte beteko ditu ekainaren 8an, eta etorkizunera begira jarriz herri dinamika indartzeko urtea dugu. Itsasargia izeneko eztabaida herritarra abian dugu, Nazioarteko Konferentzia bat antolatzen ari gara, eta uztailan, Tourra Euskal Herritik abiatuko dela baliatuz, gure aldarriak lau haizetara zabalduko ditugu.




Datorren Otsailaren 18an Gazte Xaian (Hondarribia ) Zirtaka ponentziaren eztabaida prosezuarekin aurrera jarraituko dugu, 1,2,3,4,5,eta 6 puntuen eztabaidarekin. Zatoz eta animatu parte hartzera!!!
Kaixo!! Bueltan gara zuekin berriro ere, gaurkoan Lapiko Gorrian errepideen greba eta AEB izan ditugu hizpide. Ondoren Inurritegia kongresu-prozesuaren inguruan Mikel Urdangarin izan dugu Ernaiko bozeramaileetako bat, Zirtaka ponentziaren nondik norakoak azaltzeko.
Datorren Otsailaren 4ean arratsaldeko 17:30tan ZIRTAKA PONENTZIAREN eztabaida gauzatuko dugu Irungo Hazia Kultur Elkartean. Independentzia, Sozialismoa eta Feminismoaren baitan kokatzen den gazte oro dago gonbidatua eztabaidan parte hartzera, denon iritziaz gazte estrategia finkatu eta gazteon borrokaz garaipena!!! ANIMATU ZAITEZ!!!