Oroimenaren borrokak merezi du: ez dute Irungo kontzentrazio esparrua botako
Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan.- Zazpi urte behar izan dira arrazoizkoa zena berresteko. 2018. urtean burutu zen Via Irun proiektua aipatuko zuen lehen parte hartze saioa, eta bertan salatu zen lehen aldiz Irungo kontzentrazio esparruaren eraisketa. Orduz geroztik, mozio, protesta eta Oroimen Gune izendatzeko eskaeren bitartez, Pequeña Velocidad zutik mantenduko dutela erabaki dute.