Mendekotasuna duten adinekoen egoitzen egoera kezkagarria da

Euskal Autonomia Erkidegoko Pentsiodunen Mugimenduak.- Martxoaz geroztik Pandemiaren lehen boladan izandako eragin izugarriaren ondoren, mendekoen egoitzetan izandako heriotzak, heriotza guztien % 40 izan baitziren, egoitzetako erabiltzaileen senideen elkarteek: Bizkaiko eta Arabako Babestu elkarteek, Arabako egoitzetako eta eguneko zentroetako erabiltzaileen senitartekoek, Gipuzkoako Senideak eta Trauli Zaintza eta Euskal Autonomia Erkidegoko Pentsiodunen Mugimenduak. gure erabateko haserrea agertzen dugu, abuztuan egoitza eta eguneko zentroetako erabiltzaile eta langileen artean gertatu diren heriotz eta kutsaketen aurrean.




ELAk, osasun krisi honen erdian Solbesek bere Donostiako dendetako batean eta Hondarribikoan bajan erori diren langileen kaleratzeak salatzen ditu.
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Pena ematen digu eta hunkitu egiten gaitu pandemia honek eragiten dituen heriotzak, bereziki adineko pertsonengan, bereziki berriz ikusiko ez ditugun kideengan. Gure dolumina adierazi nahi diegu ukitutako familiei. Eskerrak ematen dizkiegu osasun-arloko eta zerbitzuetako langileek herritar guztien beharrei erantzuteko egiten duten ahaleginagatik.
Abotsanitz.- Hiru aste pasa dira hondarribiarroi etxean geratzeko agindu zitzaigunetik. Hiru aste, zaborra bota, erosketa egin edo txakurra paseatzeko soilik ateratzea baimentzen zaigula. Gogorra da egoera, baina pentsa dezagun are eta gogorragoa izango dela hori egiteko aukerarik ez dutenentzat. Horiengana guztienagana iritsi behar dugu, herritar sarea osatu, ez dadin hondarribiar bakar bat ere laguntzarik gabe geratu.