Gure esku

Gaztelera

Gure Esku: azaroaren 23an batzar irekia

Data: 
Asteartea, Azaroa 23, 2021 - 19:00
Non: 
Palmera-Montero guneko 2, Irun
Antolatzen du : 
Gure Esku

AZAROAK 23 BATZAR IREKIA  Gure Esku Irun

Gure Esku.- Batzar horren helburua Gure Eskuk datozen hilabeteetan martxan jarriko dituen ekimen berriak aurkeztea izango da. Ekimen horien artean izango dira erreferendumaren aldeko sinadura bilketaren amaiera, erreferendumaren aldeko iniziatiba berriak, 2022ko uztailaren 2an pirineoetan burutuko den ekimen erraldoia... besteak beste.

Gure Esku elkarteak bi ekimen antolatu ditu aurtengo ikasturteari amaiera emateko

Data: 
Larunbata, Uztaila 10, 2021 - 11:20

UZTAILAK 10 Aiako Harria

Gure Esku.- Ezin uka kurtso zaila izan dela guztiontzat. Baita Gure Eskuren dinamikarentzat. Baina ezin dugu geldirik geratu eta aurrera egin dugu! Hamaika Gara ekimena eta erreferendumaren aldeko sinadura bilketa martxan jarri eta berriro ere indarrak batzen hasteko determinazio osoa dugu. Hala erakutsi genuen Irunen maiatzaren 22an burutu genuen ekitaldian ere.

Orriak

RSS - Gure esku-rako harpidetza egin