Lakaxita Gaztetxea. Faxismoaren aurrean Lakaxita tinko! Kultura da faxismoari aurre egiteko gaztetxeak duen txarraska eta ya aurreratu genuen bezala, Iñigoren Diszipuloak taldeak joko du gaur Lakaxitan urtarrilaren 3an. Gero etxeko dj-a nahas mahasian: El Txe.
Ahopeka ibili ohi den faxismoa lotsagabe agertu zaigu gure herri eta auzoan, Moskun. Gure plazan jazo zen gazte magrebiar baten jipoitu txalotu ostean, “Vamos a darles caña a los Moros rateros” lelopean indarkeria arrazista zabaltzeko deialdia zabaldu dute, dirudienez, duela gutxi, Irungo beste auzo batean gertatutako ustezko lapurketa saiakera bat tarteko. Larunbata 25, gaueko 22.00etan, “todo el mundo en Moscú (irun) bamos a darles caña a los moros rateros” dio deialdiak. Mozorroak erantzirik, harrotasun osoz, oldarraldi faxista bati bide emateko saiakeran.