Ostomila.- Datorren abenduan, La Paz (Bolivian) gauzatuko den TITIRIKUTI nazioarteko txotxongilo jaialdian parte hartuko dute, Euskal Herria ordezkatuz Alaia Galtzagorria obrarekin. Taldeak, proiektu honetarako ETXEPARE Euskal Institutuaren babesa izan du. Abenduak 19,20 eta 21ean emanaldi bikoitzak eskainiko dituzte "El teatro del purgatoriok" antolatua La Paz bertan.
Ostomila Txotxongilo Taldea.- Datorren Larunbata, Azaroak 5 familia guztientzako Euskarazko doako Txotxongilo antzerki saiora gonbidatu nahi zaituztegu.
Zaragozan aste honetan gauzatzen hari den nazioarteko jaialdian, FESTIVAL IBEROAMERICANO-an parte hartuko dute Nicaragua eta Euskal Herria ordezkatuz. Osaba untxia eta koiotearen abenturak obra aurkeztuko dute, urriak 1, 18h etan Arbolé antzerkian, Zaragozan.