Bor-Bor Hausnarketarako plaza kolektiboa

Gaztelera

Udaberriko Eskola Politikoa: Burujabetza Iraultza

Data: 
Osteguna, Ekaina 5, 2025 - 18:30

Apaolaza

Bor-Bor Hausnarketarako plaza kolektiboa.- Udaberriko Eskola Politikoa ari da bere hondarrera iristen; azken saioa datorren ostegunean izango da, ohi bezala 18:30ean Arbesko Toki Alai eskolan. Itxiera saio honetan Unai Apaolaza Amenabar izango dugu gurekin, filosofo eta Ehun kolektiboko militante ohia, euskal estatugintzaren ibilbidea aztertu eta bide berri baten proposamena egiteko.

Udaberriko Eskola Politikoa: Marxismoa, klase borroka eta inperialismoa

UEP

Bor-Bor Hausnarketarako plaza kolektiboa.- Asteartean Lore Lujanbio Etxeberriarekin feminismoa ikuspegi materialistatik landu eta zaintza-lanen mendeetako transformazioa aztertu genuen, XVIII. mendetik aurrera produkzio-harreman patriarkalean ematen den emakume gorputzen desjabetzean sakonduz.

Hitzaldia Lakaxitan: Arrazakeriaren gorakada ingurune multikulturaletan

Data: 
Osteguna, Martxoa 13, 2025 - 18:30
Non: 
Lakaxita, Calle Anaka, Irun
Antolatzen du : 
Bor-Bor Hausnarketarako plaza kolektiboa

Auzotik SOS Arrazakeria

Bor-Bor Hausnarketarako plaza kolektiboa.-Eskuin-muturra ulertu eta borrokatzeko antolatu genuen hitzaldi-zikloari amaiera emango diogu datorren martxoaren 13an, osteguna, Lakaxita gaztetxean burutuko dugun hitzaldiarekin.

RSS - Bor-Bor Hausnarketarako plaza kolektiboa-rako harpidetza egin