Pintada sexistak eta misoginoak gaitzesten ditu Gaurko Andreak

Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkartea.- Atzo gauean, Irungo hainbat auzotan pintaketa sexistak eta misoginoak agertu dira, “NO FEMINAZIS!!” edo “NO AL FEMINOAZISMO!!” bezalako mezuak dituztenak, eta “Nicolas Maquiavelo (el príncipe) 1513” bezalako erreferentziak barne.
Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkarteak irmoki gaitzesten ditu emakumeen duintasunaren eta giza eskubideen aurkako ekintza hauek.
