“AgroTest guneek belaunaldi berriei lurrerako sarbidea eta lehen sektorean ekiteko baldintza duinak eskaintzen dizkiete.”ebatzi du BDSKoop elkarteko Behatoki-ko azterketak
BDSKoop.- Ukaezina da lehen sektorearen krisia XXI. mendeko erronka nagusietako bat dela: belaunaldi errelebo falta, lurrerako sarbide zailtasunak eta jarduera abiatzeko arrisku ekonomiko handiak dira gaur egungo oztopo nagusiak. Testuinguru horretan, AgroTest guneak tresna eraginkor gisa agertzen dira, nekazaritzan hasi nahi duten pertsonei probatzeko, ikasteko eta egonkortzeko baldintza babestuak eskaintzen baitizkiete.

