BDSKoop.- Ukaezina da lehen sektorearen krisia XXI. mendeko erronka nagusietako bat dela: belaunaldi errelebo falta, lurrerako sarbide zailtasunak eta jarduera abiatzeko arrisku ekonomiko handiak dira gaur egungo oztopo nagusiak. Testuinguru horretan, AgroTest guneak tresna eraginkor gisa agertzen dira, nekazaritzan hasi nahi duten pertsonei probatzeko, ikasteko eta egonkortzeko baldintza babestuak eskaintzen baitizkiete.
BDSKoop Elkarteko Behatokian egindako azterketan, AgroTest guneen eredua aztertu da Ekonomia Sozialaren ikuspegitik, tresna honen balio estrategikoa baieztatuz, bai eta halako gune batsortzeko beharrezko osagaiak identifikatuz eta Bidasoaldeko baldintzekin kontrastatuz. Ikerketa honek lehen sektorea aktibatzeko eta trantsizio ekosozialerako bide berriak irekitzen dituela ondorioztatzen du. Azterketa osoa behatokia.bdskoop.eus atalean dago eskuragarri, eta otsailak 13an Irungo Palmera Montero gunean aurkeztuko da, Bidasoaldeko Ekonomia Sozialeko Foroetan.
2024ko martxoan, EHUko Gizarte Ekonomia sailarekin eta GEZKIrekin elkarlanean, BDSKoop Elkarteak trantsizio ekosozialerako Behatokia aurkeztu zuen. Behatokiaren baitan, Behe Bidasoan erronka ekologiko eta sozialei erantzuteko egon daitezkeen aukerak ikertzen eta argitaratzen dira. Aurreko ikasturtean hiru gai landu ziren, eta aurten hirurak aurkeztuko dira Bidasoaldeko Ekonomia Sozialeko Foroetan.
Lehen aurkezpena otsailaren 13an izango da Irungo Palmera Montero gunean, eta bertan AgroTest gune bat Bidasoan sortzeko aukerak eta baldintzak azalduko dira. Hitzaldia Garazi Alkorta, Soziologian graduatua eta Ekonomia Sozialean berezitua, arduratuko da emateaz. Ondorengo hilabeteetan, Foroek beste gai estrategiko batzuk jorratuko dituzte, hala nola Ekonomia Sozialeko Mahaien sorrera eta autonomoen arteko saretzea.
Hilabetez hilabete, ikerketa eta proposamen bakoitza aletzen joango dira Bidasoaldeko ESE Foroetan. Otsailean, bereziki, AgroTest guneek lehen sektorea berraktibatzeko eta belaunaldi berriei aukera errealak eskaintzeko duten potentziala izango da hizpide. Hitzaldiaren ondoren, galderak egiteko eta ekarpenak partekatzeko tartea egongo da.
1. saioa: otsailak 13, ostirala, 11:00–13:00. Palmera Montero gunean (Irun).
AgroTest gunea sortzeko aukera Bidasoan
Hizlaria: Garazi Alkorta, Soziologian graduatua eta Ekonomia Sozialean berezitua.
Euskaraz, momentuko itzulpen aukerarekin gaztelerara.

