Greba Gipuzkoako Moeve gasolindegietan
Data:
Asteazkena, Iraila 23, 2026 - 10:45
Non:
AP-8ko Oiartzungo zerbitzugunean, Donostiako noranzkoan
Antolatzen du :
ELA eta LAB

ELA sindikatua eta LAB Sindikatua.- Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek borrokan jarraitzen dute hitzarmen duin baten alde. Izan ere, enpresak mahai gainera proposamen berririk ekarri gabe segitzen du, eta atzera urratsak baino ez ditu planteatu orain arte. Gauzak horrela, langileek beste grebaldi bati ekingo diote, atzo, asteartea, gauez hasiko dena, 22:00etatik aurrera.
