Greba Gipuzkoako Moeve gasolindegietan

Non: 
AP-8ko Oiartzungo zerbitzugunean, Donostiako noranzkoan
Data: 
Asteazkena, Iraila 23, 2026 - 10:45
Antolatzen du : 
ELA eta LAB

Moeve gasolindegia

ELA sindikatua eta LAB Sindikatua.- Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek borrokan jarraitzen dute hitzarmen duin baten alde. Izan ere, enpresak mahai gainera proposamen berririk ekarri gabe segitzen du, eta atzera urratsak baino ez ditu planteatu orain arte. Gauzak horrela, langileek beste grebaldi bati ekingo diote, atzo, asteartea, gauez hasiko dena, 22:00etatik aurrera.

Biharkoa ere greba eguna izango da, eta langileek elkarretaratzea egingo dute 10:45ean autopistan, Oiartzungo zerbitzugunean, eta jarraian asanblada egingo dute.

Etiquetak: