Irungo Bilgunearen inaugurazioa
Azkenean, ostiral honetan arratsaldeko 19:00etan, EH Bilduk IRUNGO BILGUNEA inauguratuko du.
Ekitaldi xume honetan Maddalen Iriartek, EH Bilduko bozeramailea, eta Julen Mendozak, Errenteria-Oreretako alkatea, parte hartuko dute.
Dena txalapartaz eta musikaz lagunduta.
- Gehiago irakurriIrungo Bilgunearen inaugurazioa -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Irungo EH Bildu.- Mezu honen bidez, jakinarazten dizuegu biharko aurreikusita genuen Bilgunearen inaugurazioa atzeratu egingo dela.
Irungo EH Bildu.- Aurreko maiatzean, Irungo EH BILDUtik CBA liburutegiko erabiltzaileei arreta emateko dauden langileen lan baldintza eta egoerari buruzko kezkak kaleratu genituen. Ordurako udalak abian zuen zerbitzuaren azpikontrataziorako esleipen-prozesu berri bat ondorengo bi urtetarako, azken kontratazio-aldia bukatzear zegoen eta.
Irungo EHBilduk, egun hauetan Plaiaundiko pisten leku aldatzearen inguruan atera diren albisteak direla eta, honako adierazpen hauek egin nahi ditu.
Sanmartzial eguna, Irungo herritarren gehiengoari esker, berriz ere jai-giroan emandako egun alaia izan da. Eta horrelako egunek berretsi egiten dute, Irungo EH Bilduren iritziz, alarde parekidean masiboki parte hartzen duten gure herriko gazte horiengan jarri beharreko konfiantza. Gazte hauek, zalantzarik gabe, izango baitira, udal egitarauan agertzen ez den jaien ospakizunik nagusi honen zentzua aldatuko dutenak.
EH Bildu Irun.- Prentsa ohar honen helburua azkeneko 20 urteotako udal gobernuak egindako etikarik gabeko ibilbide baten laburpenaren berri ematea da. Gure San Pedro eta San Martzialeko jaetan barruan sartuta gaudela, aspaldiko ohiturek berdin jarraitzen dutela salatzera gatoz.