Si se puede Irun eta Irungo EH Bildu taldeek Zaldunbordako proiektuaren aurka mozioa aurkeztu dute
David Sotok, Si se puede Irun eta Jokin Melidak Irungo EHBilduren taldeen izenean, honako mozio hau aurkezten dute.
Mozioa
Txingudi Zerbitzuak (Txinzer) mankomunitateak Zaldunborda Gaina eremua (Desguaces Vidaurreta ondoan dagoena, eta gaur egun zabortegi ilegal bat bere baitan daukana) erosi zuen, azkenean eraiki ez zen errauskailu bat egiteko asmoz. Legeak hala aginduta, Eusko Jaurlaritzak Txinzerri zabortegiaren zigilatzea eskatu zion, baina oso garestia ateratzen zenez, Txinzerrek eremu hori zigilatze hori egingo lukeen beste bati saltzea erabaki zuen.

Irungo EH Bildu.- Hilaren 24an, asteazkena, hitzaldi interesgarri bat antolatu dugu udal energia agentziaren beharra agerian uzteko. Iruñeko udal esperientzaren berri izango dugu.
Irungo EH Bildu.- Azken asteazken honetan ospaturiko udal batzan, EH Bilduk eramandako erabakitze eskubidearen aldeko proposamena aurrera atera zen. Gure herriak libre eta demokratikoki bere etorkizuna aukeratzeko daukan beharra eta eskubidea aipatzen duen mozioa onartzeko, gure bozkak SPI eta EAJ/PNV-koekin batera, nahikoak izan ziren.
Datorren martxoaren 25ean, WWF elkarteak (Naturarako Fondo mundiala), aldaketa klimatikoa gauzagarria dela erakusteko asmoz, 20:30etik 21:30era, eraikin publiko zein pribatuetako argiak itzaltzea proposatu du.
Ostiral goizean, Jean Pierre Harokarene “Txanpi” Soriako kartzelatik atera eta Pausun utzi zuten aske, Hego Euskal Herrian bizitzea debekatuz.
Euskal herriak bizi izan duen, eta oraindik bizi duen, krisi ekonomikoaren testuinguruan asko izan dira esparru ezberdinetan eman diren atzerapausuak, baina modu nabariagoan eman da gizarte eskubideen arloan. Ezarri diren erreformen eta neurrien ondorioz kalitatezko enplegua erasotua izan da etengabe, patronalen interesak babesteko. Horren ondorioak ezagunak dira: lan eskubideen galera, prekarizazioa, malgutasuna kontratazioan eta lan harremanetan...