Gorenak esandakoari muzin egin eta IRPHa baliogabetzen duen lehen epaia
Amurrion (Araba) urtarrilaren 15ean ebatzitako epai bat izan da Espainiako Auzitegi Gorenaren aurka egin eta IRPHaren klausula bertan behera uzten lehena. Guk ezagutu dugun lehena da behintzat.

Dagoeneko lau dira Bizkaiko Probintzia Auzitegiak IRPH erreferentzia indizea baliogabetuz ebatzi dituen epaiak, Javier Viaña abokatuak emandako epaiak ikusi ondoren IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak baieztatu ahal izan duenez.
IRPH Stop Gipuzkoa.- Gipuzkoako Batzar Nagusien osoko bilkurak EH Bildu eta Podemos – Ahal Dugu batzarkide taldeek adosturiko ebazpen proposamen bat eztabaidatu dute gaur. Testu horrek indize hau bertan behera uztea eta bere bitartez kobraturiko interesak eta desjabeturiko etxebizitzak itzultzea exijitzen zuen.
IRPH Stop Gipuzkoa.- Gure webgunearen hirugarren urteurrenarekin batera, gaur, 2016ko uztailaren 4an, IRPH abusuzko indizearen aurkako borrokan birrintzailea suertatuko den dokumentu bat argitaratzen dugu: IRPHaren inguruan Juan Etxeberria Murgiondo doktoreak eginiko txostena.
IRPH Stop Gipuzkoa.- IRPH Cajas eta IRPH Entidades indizeak baliogabetu eta Kutxabank salaketa jarri duenari kobraturiko interesak itzultzera zigortzen duen Arabako Probintzia Auzitegiaren epaiari helegitea jar liezaioke Kutxabankek. Gero eta zabalduago daude horren inguruko zurrumurruak, eta eldiario.es komunikabideak atzo argitaraturiko albiste baten bitartez konfirmatu ditu.