EMEKIKO Juntakideak.- Gure herria eta gure jaiak maite ditugulako, 30 urte beteko dituen gatazkari irtenbidea bilatzeko urrats sendoak emateko garaia da, kontuan izan dezagun gure alboan dagoen laguna, familiako kidea, herritarra.
Abotsanitz.- Joan den astean Hondarribiko udal taldeok ez-jaien inguruan adierazpen instituzional bat adostu genuela baieztatu zuen Txomin Sagarzazu alkateak komunikabideen aurrean. Gezurra zen, ez zen halakorik. Larria da alkate batek gezurra esatea, baina Hondarribikoak hainbestetan egin du, ezen ja ez baikaitu harritzen.