Erakusketa Kabigorrin: ARIMA BILUTSIAK
Kaixo! Joseba naiz, nahiz eta jendeak Baxerri bezala ezagutzen nauen. Kalean ikusten banauzu, litekeena da beti kamera bat eramatea gainean, beraz, saiatu irribarre egiten. Nire argazki-lana ezagutzera gonbidatzen zaitut, eta uste dut aski mintzo dela nitaz, naturaren maitale eta jendearen on atxikiaren bilatzaile. Horregatik erabaki nuen nire proiektuari arima biluziak deitzea.




Jaizkibel konpainaren 20 urteei errepaso egiten duen argazki erakusketa egongo da KABIGORRI Ateneoan, irailaren 21etik urriaren 21era arte.
“Mugako oroitzapenak” erakusketa eskainiko du Bidasoko Interpretazio Zentroak. Argazki historikoen erakusketa da, mugaz gaindiko bizitzaren aro ezberdinak erakusten dituena, nazioarteko zubietan, Bidasoa ibaian eta Txingudiko badian zehar. Asteartetik, uztailaren 18tik, irailaren 30era arte ikusi ahal izango da.
"IRUN ETA IRUNGO JENDEA". Horixe da Kabigorri Ateneoak bere egoitzan (Peña karrikako 1. zenbakian) aurkeztuko duen erakusketaren izenburua: atzera begirako 50 bat argazki, José Mari Castillo argazkizaleak lagatakoak, duela hainbat urte egungo Irun itxuratu zuten eraikin, kale, fabrika eta langileen irudiak ageri dituztenak.
Erakusketa honetan, gaur egun eraikitzen ari den Europako gotorlekuaren mugak azaldu nahi ditugu.Olmo Calvo, Robert Bonet eta Fotomovimiento Elkarteko argazki aktibistak eta, Ekiklink eko Argazkilariak eginiko irudiak dira bertan, europear herrialdeen koordinazio eta elkartasun eza erretratatzen da, gaizki deitutako "errefuxiatuen krisia" irudikatzen da.