Berriak

Manifestazioa: Ibon eta preso gaixo larriak kalera

Data: 
Igandea, Ekaina 11, 2017 - 12:30
Non: 
Bilboko Moiua plaza

Heriotz zigorrik ez! Ibon eta preso gaixoak kalera! leloa eramango du Bilboko kaleetara Ezker Abertzalearen KALERA KALERA dinamikak igandean. Manifestazioa 12:30ean hasiko da Bilboko Moiua plazan. Modu honetan larri dauden presoak lehenebailehen aske lagatzeko eskatuko du KALERA KALERAk. Bereziki Ibon Iparragirreren kasua salatuko da, bere osasun egoera oso larria baita.

Erakusketa: Mugak

Data: 
Osteguna, Ekaina 8, 2017 - 18:00 -tik Larunbata, Ekaina 17, 2017 - 23:30 -ra
Non: 
Kabigorri

Erakusketa honetan, gaur egun eraikitzen ari den Europako gotorlekuaren mugak azaldu nahi ditugu.Olmo Calvo, Robert Bonet eta Fotomovimiento Elkarteko argazki aktibistak eta, Ekiklink eko Argazkilariak eginiko irudiak dira bertan, europear herrialdeen koordinazio eta elkartasun eza erretratatzen da, gaizki deitutako "errefuxiatuen krisia" irudikatzen da.

Mugaz gaindiko margo erakusketa, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako haurren lanekin

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak margo erakusketa antolatu du Bidasoko Interpretazio Zentroan, bigarren urtez jarraian. Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako 8 eta 11 urte arteko haurren 70 lan biltzen ditu erakusketak. Ekainaren 6an ireki zen, eta hilabete bereko 28ra arte egongo da zabalik.

Gose greban dagoen Txikitoren aldeko kontzentrazioa

Data: 
Asteazkena, Ekaina 7, 2017 - 19:30
Non: 
Donostiako Boulevard

Iñaki Bilbao “Txikito” Lezamako preso politikoak gose greba mugagabeari ekin zion maiatzaren 28an, bere hurkoek Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduari baieztatu diotenaren arabera. Gose grebarekin batera, Txikitok itxialdia ere hasi du eta patioko orduei uko egigo die.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bizkar eman dio Bizikletari

Hainbat hedabidetan agertzen ari diren Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpenak batzuek zalantzagarriak oso, eta aldundiak Bizikletarekin hartutako konpromisoak behin eta berriz hausten dituela ikusita , Kalapie (Donostia), Balazta (Irun – Hondarribia), Gurpilartea (Errenteria) eta Txirrinka (Oñati) Behean sinatzen duten hiriko txirrindularien elkarteek ohar hau helarazi nahi diete herritarrei:

Larunbatean Gipuzkorrak CETAren aurka berriro mobilizatu ziren

Demokrazia eta zerbitzu publikoak ez daude salgai! Babestu egin behar dira! Europar Batasuna eta Kanadaren arteko Ekonomia eta Merkataritza Askeko Hitzarmena, CETA edota kanadar TTIPa, otsailean onartu zen Europako Parlamentuan eta gaur, 4 hilabete beranduago, nazioetako zein hainbat herrialdetako parlamentuek berretsi behar dute.

Orriak