Berriak

Korrikaren ibilbidea eta ordutegia Bidasoaldean

Igandean, goizeko 2:30tan, Korrika Bidasoa eskualdean Landetxatik sartzen da. Jarraian ibilbidea eta ordutegia dituzu. Animo eta denok Korrikara!!

Irun:
- 2480    IRUNGO MENDIZALEAK ELKARTEA  02:36 Usatieta   
- 2481    IRUNGO CAF LANTEGIKO LAB 02:33 Autopista gaineko zubia   
- 2482    ELATZETA IKASTETXEA 02:39 Ureder industrialdea    

Martxoak 21: Arrazakeria Eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Cartlel

Irungo Bildu.- Martxoak 21, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun honetan Euskal Herrian eta mundu osoan xenofobia, gertakari arrazistak eta horien iturburuak salatzen dira.
Gipuzkoako herri administrazioen iritziz, Gipuzkoako eta Euskal Herriko kultura eta jatorri aniztasuna gure jendartearen ezaugarri aberasgarrienetariko bat da.

Larunbatean Haziak arratsaldetik emango dio ongi etorria Korrikari

Datorrren larunbat eta igande bitarteko gauean, hilaren 23tik 24ra, Korrika  Irundik pasatuko da. Eta Haziak larunbat arratsaldetik ongi etorria emateko ekimen desberdinak antolatu ditu:
- 17:00etatik aurrera Peña kalean haur eta helduentzako jokoak, bideoak,.... egongo dira.
- 21:30tan Hazian bertan 15€ truke afaria antolatu dute
- eta gero denak Korrikara

197/2006 doktrinaren aurkako manifestazioa Irunen

Larunbata eguerdian 200 lagun inguru elkartu ziren Irunen 197/2006 doktrinaren indargabetzea aldarrikatzeko. Krespoi beltza jarriaz zeraman ikurrina atzetik, etxean preso zegoen Angel Figueroa hil zela gogoratzeko, Irun herdialdeko kaleetan zehar biziarteko zigorraren aurkako oihua eraman zuten.

Alde zaharra prentsaurrekoa

argazkiaBildu udal taldeak, udal gobernuak urdanibia plazarako aurkeztu duen proiektuaren inguruko iritziak, kezkak, zalantzak eta iradokizunak jasotzeko intentzioarekin bilera ezberdinak burutu ditu auzoko eragile, norbanako, auzotar, komertziante, tabernari eta azokako saltzaileekin. Burututako prozesu parte hartzaile hau positiboki baloratzen du eta bertatik ateratako ekarpen batzuk jada egin ditu.

Ernairen aurkezpena Irunen

Data: 
Ostirala, Martxoa 22, 2013 - 18:00 -tik Larunbata, Martxoa 23, 2013 - 17:55 -ra
Non: 
Hazia Kultur Elkartean, Penña Kalea, Mosku
Antolatzen du : 
Irungo Ernai

KartelaGazte antolakunde berria abian da, eta honen harira irungo gazteok aurkezpen bat egingo dugu martxoaren 22an arratsaldeko 18:00tan Hazia Kultur Elkartean. 

Txango informatibo Txingudiko hezeguneetatik

Data: 
Igandea, Martxoa 17, 2013 - 11:00 -tik Astelehena, Martxoa 18, 2013 - 10:55 -ra
Non: 
laiaundiko Txingudi Ekoetxea Interpretazio Zentrotik
Antolatzen du : 
Eguzki Bidasoaldea eta Itsas Enara Ornitologi Elkartea

Autor: karrikas

BABESTURIKO TXINGUDIKO HEZEGUNEARI ERAGITEN DIOTEN MEHATXU BERRIEN AURREAN (NATURA 2000 SAREA)

Txingudiko hezeguneak nazioarteko araudiek babesturik daude, Gipuzkoan nahiz Lapurdin, habitat, flora eta faunaren eta faunaren kontserbazioa bermatzeko:

Orriak