Berriak

Hitzaldia: Experiencias de lucha contra el Estado Chileno: las reivinidicaciones del pueblo mapuche y el auge del movimiento libertario + PETALUDA EN ELM STREET

Data: 
Larunbata, Otsaila 23, 2013 - 19:00 -tik Igandea, Otsaila 24, 2013 - 18:55 -ra
Non: 
Lakaxita Gaztetxean, Anaka kalea, 20 Irun
Antolatzen du : 
Lakaxita Gaztetxea

foto myspaceHitzaldia: "Experiencias de lucha contra el Estado Chileno: las reivinidicaciones del pueblo mapuche y el auge del movimiento libertario"

eta pikatzeko zerbait, PETALUDA EN ELM STREET kantautorearen doinuek goxatuta.

Zineforum- Objekzio Fiskala 2013

Data: 
Igandea, Otsaila 24, 2013 - 18:00 -tik Astelehena, Otsaila 25, 2013 - 17:55 -ra
Non: 
Kabigorri Ateneoan, Peña Kalea, Irun
Antolatzen du : 
M15M

Catel

Aurten autogestiorantz abiatzeko beste pauso bat ematen dugu, herritik eta herrirako sortutako proiektuei hegalak emateko pausu berri bat. Talde antimilitaristak gastu militarrari egindako objekzio fiskalaren kanpainetan inspiraturik, aurten objekzio fiskala guztion onurarekin zerikusirik ez daukaten beste aurrekontu-saileei zabaldu nahi dugu. Pixkanaka-pixkanaka, bidasoaldeko eskualdea autogestio borondatea daukaten egitasmo interesgarrien eszenatokia izaten ari da, proiektu hoien partaide edo ezagutzaile izan zaitezkeela pentsatzen dugu, horrexegatik hilabete honetako Zineforumari gonbidatzen zaitugu, bertan eragozpen fiskalari buruzko dokumentalak ikusi ondoren eztabaidatzeko gunea izango dugu, anima zaitez!!

BILDU udal taldearen osoko zuzenketataren testu osoa

fotoUdal Erregelamendu Organikoaren 21 artikulu babespean, BILDU Udal taldearen izenean, Irungo udalaren 2013rako aurrekontu proiektuari aurkezten dio honako

OSOKO ZUZENKETA HAU

Joan den urteko aurrekontuei Bilduk ez zien babesik eman, ezta aurka bozkatu ere. Aurrekontu haiek pobreagoak baziren ere, Bildu abstenitu egin zen. Gure aldaketaren zergatiak hauek izan ziren:

Eredu berriak bilatu behar ditugu natura ustiatzeko, baliabide ekonomikoak erabiltzeko, zerbitzu publikoak kudeatzeko...Hau guztia Irunen egitea udalari dagokio. Eta arlo honetan ere, pentsatzen dugu bakardade politikoa ez dela bidelagun egokiena... eztabaida estrategiko hauek zabaldu behar ditugu, sektore eta sentsibilitate anitzen ekarpenak jaso behar dira krisi orokor honetatik irteteko. Hiritarron eta agente guztion parte-hartze aktiboa ezinbestekoa da.

"Hanka Hutsik" kontzertuan

Data: 
Ostirala, Martxoa 1, 2013 - 19:30 -tik Larunbata, Martxoa 2, 2013 - 22:55 -ra
Non: 
Irungo kabigorrin
Antolatzen du : 
Korrika kulturala

KartelaMusika, olerkiak... hanka hutsik izan daiteke hotza, izan daiteke leuna, izan daiteke beroa, izan daiteke goxoa... gogorra, bustia; edo batzuetan bigunegia... bertan zapaltzeko, hanka sartzeko...

Barry Manleyren bakarrizketa: "Irish in Euskal Herria"

Data: 
Larunbata, Otsaila 23, 2013 - 20:30 -tik 22:30 -ra
Non: 
Irungo Miguel Tabernan
Antolatzen du : 
Korrika kulturala

KartelaImajina ezazu, beste herrialde batean zaudela, bakarrik, ez zara ezertaz enteratzen, ez duzu tutik ere ulertzen, herrimina sentitzen duzu. Hori da niri gertatu zitzaidana nire lehenengo egunetan Euskal Herrian. Nola moldatuko zinateke?

7. Eko Zinemaldia, Ekologistak Martxan antolatuta

Kartela

Zazpigarren Ekozinemaldia, zinema eta zor ekologikoaren zinemaldia. Aurten, lehen aspektu nabarmengarria da "krisi" deitu zutena sakondu egin dela (hain zuzen, ustelkeria politiko eta ekonomiko sakoneko kasu berri baten berri izaten ari garenean). Hemen toka dakigukeena (langabezia, murrizketak, pribatizazioa, etab.) ez ezik, gure diskurtsoetan oraindik eragiten ez duten beste batzuk ere aipatu nahi ditugu. Izan ere, krisia ez da soilik hemen pairatzen dugun zerbait; sistema osoari dagokio, eta handiagoa da beste leku batzuetan, bere jarraitutasunagatik eta ondorioengatik. Bitartean, gure ekonomia beste batzuen mende dago (edo gehiago), eta ohartzen ez garen ingurumen eta gizarte ondorioen erantzule da. Hemen bizitzen ari garen egoera bera beste herrialde batzuetan bizi izan zuten lehenago, konponbide eta emaitza berberak izanda (kasualitatez, aurten ere ikusi dugu prozesu haietan pribatizaturiko enpresak bakoitzari dagokion estatuak berreskuratu dituztela (YPF Argentinan, Iberdrolaren enpresa elektrikoak Bolivian)). Hala, erauzketa jardueraren muga luzatzen ari da, bere ingurumen eta gizarte ondorioekin batera. Eta, era berean, erreakzioa, erresistentzia eta antolaketa, hemen hautaturiko dokumentalek ondo islatzen duten bezala.

Irun-eko Proiekzioak: 

-  Otsailaren 27a “Los Nahua, 20 años después” + “Euskal Herria: La Deuda Oculta”

-  Otsailaren 28a “Somalia Tóxica”

Orriak