Berriak

Ardura politikoak exijitzen ditugu orain, heriotz bat gehiagorik ez!!!

Konzentrazioaren argazkia

Bidasoako Stop Kaleratzeak.- Atzo Asteazkena Bilbon 50 urteko gizon batek bere buruaz beste egin zuen errentan zuen etxebizitzatik kaleratua izan behar zuenean. Nazkaturik gaude!

 Joan den Azarotik, 13 pertsonek egin dute bere buruaz beste, kaleratze aginduen ondorioz estatu espainiarrean, horietako 5 errentan zeuden etxebizitzenak izanik. Hala ere, botere publikoek ez dute nahikoa egiten. Ez ditugu hitzak nahi, ekintzak baizik, hemendik gure herri eta hirietan KALEAN GELDITZEN ARI DEN JENDEA BIZI DELA, ETXERIK GABE GELDITZEN ARI DEN JENDEA HILTZEN ARI DELA gogorarazi nahi dizuegu, eta horrexegatik, neurri eta irtenbide eraginkorrak hartu behar dira, ORAIN!

Emakumearen eguna ez delako Martxoak 8ra mugatzen

foto rueda prensaIrungo Bilgune Feminista.- Elkarlanak indartu egiten gaitu. Elkarrekin indartsuagoak gara. Elkarrekin mundua aldatu dezakegu.

Mundua aldatu ez dakigu, baina hilabete honetako egunak kolore ezberdinez eta kontu polit pila batez betetzen saiatu gara hemen bildu garen lagun guztiak.

Eragile desberdinak gara, baina helburu berdina daukagu, batean behintzat ados gaude, denok herri feminista bat nahi dugu, pertsona guztiak berdintasunean bizi ahalko diren herria.

Eta horretarako, arlo ezberdinetatik, Martxoaren 8a barnebiltzen duen hilabete honetan, ekitaldi anitzak antolatzen saiatu gara, bakoitzak gure esparrutik, ekarpena egiten saiatu.

Bidasoako Stop Kaleratzeak-en Konzentrazioa

Data: 
Osteguna, Martxoa 7, 2013 - 20:00 -tik Ostirala, Martxoa 8, 2013 - 19:55 -ra
Non: 
San Juan Enparan
Antolatzen du : 
Bidasoako Stop Kaleratzeak

Cartel

Elkarretaratzea Bilboko gizon batek bere buruaz beste egin duelako dolu seinale gisa, bere etxebizitzaren alokairua ez ordainzeagatik kaleratua izan behar zela egunean.

PETTI KABIGORRIn

Data: 
Larunbata, Martxoa 16, 2013 - 23:00 -tik Igandea, Martxoa 17, 2013 - 22:55 -ra
Non: 
Kabigorri Ateneoa, Peña Kalea (Mosku)
Antolatzen du : 
Kabigorri Ateneoa

Foto

Juan Luis Pérez Mitxelena "Petti" (Bera, 1973-) abeslari eta gitarrajole euskalduna da.

Estiloari dagokionez, rock, folk-rock, post-rock edo minimalismoan sailkatu ohi dute.

Batik-bat bakarka dabilen arren, hainbat kolaborazio egin izan ditu, besteak beste Anari, Txuma Murugarren eta Rafa Ruedarekin.

Pertsona guztien Oinarrizko Errenta

Data: 
Osteguna, Martxoa 7, 2013 - 19:00 -tik Ostirala, Martxoa 8, 2013 - 18:55 -ra
Non: 
Kabigorri Ateneoan, Peña Kalea, Irun
Antolatzen du : 
Irungo Errepublikarrak

Kartela

 Modu berriak bilatzeko garaiak dira. Aldaketa garaiak dira. Gauzak beste modu batera egitearen alde apustu egitekoak. Probatzeko garaiak eta, horrekin batera, jakina, huts egitekoak; baina, betiere aldatzeko helburu argiarekin.

Tresna horietako bat Oinarrizko Errenta da; agian egokiagoa litzateke Oinarrizko Errentak deitzea, Oinarrizko Errentaren eredu bat baino gehiagorekin aurki gaitezke eta. Gure proposamena zera da, Pertsona guztien Oinarrizko Errenta esaten zaiona ezagutzera ematea eta hari buruz hitz egitea.

Orriak