Emeki elkartea.- Emakumearen astea, emeki elkarteak 1993tik antolatzen duen emakumearen ahalduntze astea da. 33 urte hauetan, aste berezi honen barruan, genero ikuspegitik hitzaldiak, tailerrak, erakusketak… antolatu izan dira Hondarribiko Udalarekin, herriko eragile eta elkarteekin elkarlanean, Emekitik ezinbestekoa iruditzen zaigulako sarean lan egitea, elkarrekin lan eginez egitarau zabalagoa eta anitzagoa antolatzeaz gain kolektiboki lan eginez gizarte-loturak ere indartzen direlako. Egitarauari dagokionez, aurten ere haur, gazte zein helduei zuzendutako ekintzak antolatu dira martxoaren 2tik 13ra arte.