Erletxea.- Datorren asteartean, hilak 29, Kabigorri Erletxean Argentinako egungo egoerari buruzko hitzaldia antolatu du Patricia Duró ekintzaile argentinarraren eskutik. Perifériesek eta Erletxea kide duen Baladre Koordinakundeak antolatu dute penintsulan zeharreko hitzaldi bira.
Patricia Duró erizaina, psikologoa, gizarte langilea da, baina funtsean Patricia gizarte ekintzailea da azken 46 urteetan. 2002an, Baladreko jendearekin partekatu zuen Argentinako egoera soziopolitikoa, korralitoaren ondoren.
Orain berriz gonbidatu dute Milleiren gobernuaren politika errepresiboen eta murrizketen egoeraren aurrean. Baina, batez ere, nola ari den egoera hau lurraldeko pertsona zaurgarrienei eta babesgabeenei eragiten. Kalean bizi direnak, ospitaleetan asistentzia mediko egokirik gabe hiltzen direnak, langile migratzaileak, pentsio baxuak dituzten erretiratuak, ...
Patriciak berarekin bizi diren eguneroko errealitateez hitz egingo digu, baita behetik garatzen diren elkarri laguntzeko jardunbideez ere.