
EH Bildu.- EH Bilduren ustez, San Miguel-Anakako eremuak herritarrekiko zor historiko bati erantzuten dio eta etxebizitza larrialdiari aurre egiteko babes publikoko etxebizitzak eraikitzeaz harago doazen politika eraldatzaileak bultzatu behar direla defendatu du.
EH Bildurentzat, egun dugun etxebizitza larrialdia, hein handi batean, urteetan bultzatu diren politika publikoen ondorio da. Zentzu horretan, gogorarazi nahi dugu San Miguel-Anaka eremuan aurreikusi dren etxebizitza publikoen kopuru nabarmenak Irungo Udalak urte hauetan guztietan herritarrekiko sortutako zor bati erantzuten diola, urteetan beste eremu batzuetan legeak behartzen zuen etxebizitza publikoen portzentai osoa eremu honetara modu sistematikoan eramaten baitzuen, Irunek ezinbestekoa zuen eta duen etxebizitza parke publikoa atzeratuz. Aipatzekoa da San Miguel-Anaka eremuan 800 bat etxebizitza babestu eraikitzea aurreikusten direla, Irunen babes publikoko etxebizitza baterako 3.000 eskatzaile baina gehiago dauden bitartean, eta urtez urte zerrenda hori handitu egiten da. Horrek eraikuntzan soilik oinarritutako estrategia baten mugak agerian uzten ditu, eta eraikitzeaz harago, bestelako neurriak ere ezinbestekoak direia mahaiganaineratzen du, politika publikoen begirada berri bat, alegia.
Etxebizitza Irungo udal gobernuaren lehentasuna behar du izan, eta horretarako ezinbestekoa da politika publikoak martxan jarri eta dagoeneko eskura dituen baliabide guztiak erabiltzea, familien, gazteen, adinekoen edota kolektibo zaurgarrienen beharrei premiaz erantzun ahal izateko; hala nola, alokairu publikoa lehenetsi, etxebizitza hutsak identifikatu eta mobilizatu, etxebizitza turistikoak eta jarduera ekonomikoetara bideratutakoak arautu, alokairuaren prezioak mugatu, eta baita alternatibak bultzatu ere, eredu kooperatiboak, esaterako.
PSE eta EAJren udal gobernuak ospakizunetatik harago, politika publikoak bultza ditzala eskatzen dugu, gure hiritarrek etxebizitza eskuratzeko benetako berme eta aukerak izan ditzaten.
