
Osasun Bidasoa Plataforma Hiritarra.- Duela gutxi, Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsulta itxi da, eta, hemendik aurrera, pazienteek Donostiara joan beharko dute. Itxiera hori beste galera da Bidasoa eta Bortzirietako eskualdeetako osasun-arreta publikoaren kalitaterako.

OSASUN BIDASOA PLATAFORMA.- OSASUN BIDASOAko ordezkariak Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuarekin bildu Ziren Irailaren 25ean. Sailburuak egun berean bisitatu zuen Irun Zentroko anbulatorioa, eta egiaztatu zuen instalazioen prekarietatea eta jakin zuen kanpoko barrakoiak duela 4 urte baino gehiagotik mantentzen direla bertan. Urriaren 1ean, Osakidetzako zuzendari nagusiak eta zuzendari ekonomikoak Irun Zentro bisitatu zuten berriro, anbulatorioa hobetu eta barrakoiak kendu ahal izateko premiazko konponbideen bila.