Jario agregatzailea

Zuhaitz Eguna ospatuko dute larunbatean Hondarribiko jaiotza-tasaren apaltzearen lekuko

Antxeta Irratia Aktualitatea - Og, 03/26/2026 - 13:09

Iaz Hondarribian jaiotako 83 haurrek eta haien familiek, beste hainbeste ametza landatuko dituzte San Telmo inguruetan. Zuhaitz Eguna ekimen sinbolikoa bada ere, mendia basoberritzeko helburua ere badu, eta ospatzen hasi zenetik 31 urteotan izandako kopururik txikiena da aurtengoa. Orain artean 4.042 zuhaitz landatu dituzte Jaizkibelgo eremu ezberdinetan. Guadalupen hasi ziren 1995ean, eta urteotan Larrezuri, Artzutik Portomokorako bidean, eta 2019tik San Telmo inguruko eremu berean egiten dituzte landaketak, baso txikien modura.

Kategoriak: Antxeta Irratia

PSE-EEk Berdintasun Planaren aurka bozkatuko du, Berdintasun Mahaiarekin desadostasunak direla eta

Bidasoako Hitza - Og, 03/26/2026 - 12:46

Gaur bozkatuko da II. Berdintasun Plana, martxoko Osoko Bilkuran. PSE-EEk aldez aurretik iragarri du ezezko botoa emango dutela, haien ustez […]

The post PSE-EEk Berdintasun Planaren aurka bozkatuko du, Berdintasun Mahaiarekin desadostasunak direla eta appeared first on Bidasoko Hitza.

Irungo airearen kalitatearen datuak herritarren eskura jarri dituzte udalaren webgunean

Antxeta Irratia Aktualitatea - Og, 03/26/2026 - 12:39

Irungo Udalak hirian sakabanatuak dauzkan airearen kalitatea eta kutsadura partikulak neurtzeko 11 gailuek bildutako datuak herritarren eskura jarriko ditu. Horretarako, irun.eus udalaren atarian aparteko atala sortu dute, neurgailu bakoitzaren kokalekua eta erregistratutako informazioa kontsultatzeko aukera emanez. Borja Olazabal Garapen Jasangarriko ordezkariak azaldu duenez, aldagai ugari jasoko ditu, hala nola Airearen Kalitatearen Indizea edo neurgailuek bildutako informazioaren historikoa.

 

Kategoriak: Antxeta Irratia

“Adostasunak bilatzera eta zubiak eraikitzera nator, Hondarribia hobe bat denon artean egitera”

Bidasoako Hitza - Og, 03/26/2026 - 12:24

Atzo iragarri zuen EAJ-k Maria Serrano Olascoaga izango dela 2027ko udal hauteskundeetako alkategai jeltzalea. Alderdiak argi adierazi du “herritarren gertutasuna […]

The post “Adostasunak bilatzera eta zubiak eraikitzera nator, Hondarribia hobe bat denon artean egitera” appeared first on Bidasoko Hitza.

Bizikleta martxa herrikoia egingo dute, igandean

Bidasoako Hitza - Og, 03/26/2026 - 11:57

2025eko Mugikortasunaren Europako Astearen baitan, bizikleta martxa herrikoia antolatu zuten, baina eguraldi txarragatik bertan behera utzi behar izan zuten. Igande […]

The post Bizikleta martxa herrikoia egingo dute, igandean appeared first on Bidasoko Hitza.

24. Korrikaz azken aldiz gozatzeko hainbat aukera Bidasoaldetik Bilbora

Antxeta Irratia Aktualitatea - Og, 03/26/2026 - 11:53

Bilboko amaiera ekitaldira joateko autobusa antolatu du Bidasoko AEKk igandean. Hendaian eta Urruñan, berriz, eskolartekoek Korrika Txikia ospatuko dute ostiralean, eta Hendaia Euskaraz programa borobiltzeko haurrentzako animazioak eta Tapia eta Leturiaren kontzertua izango da 20:30ean Gaztelu aretoan. Hondarribian ere, “Esnatu ala hil: euskararen oraina eta geroa” hitzaldia emango du Gari Goikoetxeak Arma Plazan, Korrika Kulturalaren baitan.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Internet nola gobernatzen da?

Antxeta Irratia Aktualitatea - Og, 03/26/2026 - 11:49

Gaurko programan Internet gobernatzen duten erakundeei hitzegingo dugu, hau da, erabakitzen dutenak nola funtzionatzen duten ikusiko dugu. Pentsa daiteke GAMMA (google, meta, apple...) enpresek internet kontrolatzen dutela, eta hein handi batean hala da, baina muinean irabazi asmorik gabeko erakundeak daude.

Kategoriak: Antxeta Irratia

[Lekukoaren eramaileen argazkiekin] Irunen, bigarrenez, euskaldunen indarra

Bidasoako Hitza - Og, 03/26/2026 - 11:22

Bi aldiz izan da Korrika Irunen. 24. Korrika martxoaren 24an sartu zen Irunen, Oiartzundik, eta hiria zeharkatu ondoren, Nafarroa aldera […]

The post [Lekukoaren eramaileen argazkiekin] Irunen, bigarrenez, euskaldunen indarra appeared first on Bidasoko Hitza.

Asteburu honetan zaldi lasterketak izango dira Jaitzubia Zaldiketa eskolan

Bidasoako Hitza - Og, 03/26/2026 - 11:03

Euskadiko Hipika Federazioak zaldi-jauzi txapelketa antolatuko du asteburu honetan Jaitzubian. Hain zuzen, larunbat eta igande bitarte, hilak 28 eta 29, […]

The post Asteburu honetan zaldi lasterketak izango dira Jaitzubia Zaldiketa eskolan appeared first on Bidasoko Hitza.

[Lekukoaren eramaileen argazkiekin] Hondarribiak ez du inoiz huts egiten Korrikan

Bidasoako Hitza - Og, 03/26/2026 - 10:58

Goiz sartu zen atzo Korrika Hondarribira, 05:25ean zehazki. Gauez egin zuten korrika hondarribiarrek, baina, bai, egin zuten. Mendelutik sartu bezain […]

The post [Lekukoaren eramaileen argazkiekin] Hondarribiak ez du inoiz huts egiten Korrikan appeared first on Bidasoko Hitza.

Irungo Alarde Parekidearen Juntak udalari hiritar guztientzako alardea antola dezan eskatu du

Bidasoako Hitza - Og, 03/26/2026 - 10:12

Irungo Alarde Parekidearen Juntak eskaera zuzena eta irmoa egin dio udalari: alardea publikoa izatea eta gizonek zein emakumek parte hartzea. […]

The post Irungo Alarde Parekidearen Juntak udalari hiritar guztientzako alardea antola dezan eskatu du appeared first on Bidasoko Hitza.

Alardeagatik piztutako polemika eta 30 urteko oztopoak gainditu nahi ditu udal gobernuak Berdintasun Plan berria onartuz

Antxeta Irratia Aktualitatea - Og, 03/26/2026 - 10:09

Gaurko Udal Osoko Bilkuran onartzera eramango duten Hondarribiko Berdintasun Plan berriak aurreikusten dituen 124 ekintzetatik Alardeari lotutako 2 puntuek polemika piztu dute herrian. Alardearen afera planean txertatzera behartuta daudela aditzera eman du udal gobernuak. Eta Igor Enparan alkateak partaidetza prozesuan «eragileei betorik edo diskriminazio politikorik» eman denik ukatu du, eta gogoratu du emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna ez dela aukera politiko bat. «Udala ezin da neutral izan, ezberdintasunak dauden heinean administrazio publikoek ezin dute aukeratu esku-hartu ala ez, Hondarribiak ezin ditu begiak itxi», azaldu du. 

Kategoriak: Antxeta Irratia

“Venezuelatik bueltan: Bidasoko brigadistekin solasaldia” ostiralean Irungo Hazia elkartean

Antxeta Irratia Aktualitatea - Og, 03/26/2026 - 10:00

“Venezuelatik bueltan: Bidasoko brigadistekin solasaldia” izeneko hitzaldia antolatu dute Irunen.Ekitaldia Hazia Kultur Elkartean egingo da.Arratsaldeko 18:30ean hasiko da solasaldia.Venezuelan bizitako esperientziak eta ikasitakoak partekatuko dituzte brigadistek

Kategoriak: Antxeta Irratia

Larunbatean larrialdi pediatrikoen aldeko elkarretaratzea egingo dute

Bidasoako Hitza - Og, 03/26/2026 - 09:38

36 hilabete pasa dira Bidasoko ospitaleko larrialdi pediatrikoen zerbitzua itxi zutenetik. 3 urte hauetan milaka familiak egoera larrian dira, eta […]

The post Larunbatean larrialdi pediatrikoen aldeko elkarretaratzea egingo dute appeared first on Bidasoko Hitza.

Kemen dantza taldea eta bere Adaxka taldearen emanaldi berezia larunbata hontan izanen da

Antxeta Irratia Aktualitatea - Og, 03/26/2026 - 08:30

Irungo Kemen Dantza Taldeak urteroko hitzordu berezia du berriro ere. Amaia Antzokia izango da euskal dantzen topagune nagusia. Larunbatean, arratsaldeko 18:00etan izango da emanaldia. 150 dantzari eta musikarik parte hartuko dute ikuskizunean. Saioa Zabala, Kemen dantza taldeko kidearekin hitzegin dugu

Kategoriak: Antxeta Irratia

Maria Serrano (EAJ): «Hondarribia ondo ezagutzen dut, eskarmentua badut eta lan egitera nator, entzuteko eta zubiak eraikitzeko prest»

Antxeta Irratia Aktualitatea - Az, 03/25/2026 - 18:22

Hondarribiko EAJ-PNVk 2027ko hauteskundeetarako alkategaia hautatu zuen atzo «etapa berri bat hasteko helburuarekin». Maria Serrano Olaskoagak 2015ean zinegotzi kargua hartu zuenetik hiru legealditan bildutako udal kudeaketarako eskarmentua eta ezagutzarekin, «EAJk galdutako herritarren konfiantza berreskuratzeko» gaitasuna duelakoan hartu du alderdiak erabakia. Erronka «ilusio eta ardura handiz» onartu duela aitortu du oposiziotik datorren hautagaiak.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Maria Serrano, EAJren 2027ko alkategaia

Bidasoako Hitza - Az, 03/25/2026 - 17:04

Hondarribiko EAJk erabaki du Maria Serrano izango dela 2027ko udal hauteskundeetako alkategaia. Gonzalo Carrion Txaloren lekukoa hartuko du Serranok. 2015. urtean […]

The post Maria Serrano, EAJren 2027ko alkategaia appeared first on Bidasoko Hitza.

Bigarren Berdintasun Plana biharko Osoko Bilkurara eramango dute

Bidasoako Hitza - Az, 03/25/2026 - 16:58

Martxoko Osoko bilkura egingo dute bihar, ostegunean. Bertan, hainbat gai eztabaidatuko dira, eta horien artean, II. Berdintasun Plana onartzeko bozketa […]

The post Bigarren Berdintasun Plana biharko Osoko Bilkurara eramango dute appeared first on Bidasoko Hitza.

Irungo feministek eta emakumeen elkarteek Irunen jaiotako emakume baten hilketa gaitzetsi dute

Bidasoako Hitza - Az, 03/25/2026 - 16:35

Pasa den larunbatean Zaragozan izandako erailketa matxistaren kasuan, gizon batek Irunen jaiotako emakume bat erail zuen tiroz. Irungo Udalak eta […]

The post Irungo feministek eta emakumeen elkarteek Irunen jaiotako emakume baten hilketa gaitzetsi dute appeared first on Bidasoko Hitza.

(Martxoak 30) Etxeko langileak: XXI. mendeko esklabutza

Antxeta Irratia Aktualitatea - Az, 03/25/2026 - 16:00

Gaurko Zipriztina Mafia saioan (Martxoak 30) etxeko langileen errealitatea aztertuko dugu.
XXI. mendean ere, askok lan baldintza gogor eta ikusezinak pairatzen dituzte.
Zaintza, garbiketa eta etxeko lanen atzean dauden istorioak mahai gainean jarriko ditugu.
Etxeko langileak: XXI. mendeko esklabutza? Horri buruz hitz egingo dugu gaur.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Orriak

Angula Berria agregatzailea-rako harpidetza egin