Antxeta Irratia Aktualitatea

Antxeta Irratia Aktualitatea jarioa-rako harpidetza egin
Eguneratua: duela ordu 1 44 min

DB47-NATUR ETA BASO-ESKOLAK

Or, 04/03/2026 - 16:00

Natura eskolak eta baso-eskolak, 1950eko hamarkadan sortu ziren Danimarkan, Ella Flautauk bultzatuta. Natura haurraren garapen integralerako ingurune ezin hobea delako ideiarekin sortu zen hezkuntza-eredu hori. Danimarkan, eskola horiek pixkanaka integratu ziren hezkuntza-sisteman, bereziki haur-hezkuntzan.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Pazko Astearekin batera, Irungo adinekoentzako espazioetan apirileko jarduerei hasiera emango zaie

Or, 04/03/2026 - 08:30

Pazko Astearekin batera, Irungo adinekoentzako espazioetan apirileko jarduerei hasiera emango zaie. Udalak antolatutako egitarau zabalak adinekoen parte-hartzea eta sozializazioa sustatzea du helburu. Kontzertuak, tailerrak eta tertuliak izango dira protagonista hilabete osoan zehar.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Arte kronika: Ekaitz Agirre Elizondo "Garluk"

Og, 04/02/2026 - 17:43

Gaurko Arte Kronika saioan, komikiaren munduan kolorez eta ñabardurez istorioak biziarazten dituen sortzailea ezagutzeko aukera izango dugu: Ekaitz Agirre Elizondo, arte munduan Garluk izenez ezaguna.

1979an jaiotakoa, Garluk komiki-kolorista da, eta urteotan ibilbide sendo eta oparoa egin du eleberri grafikoen arloan. Bere lanek irudiei sakontasuna, giroa eta indarra ematen diete, narrazio bisualari dimentsio berria erantsiz. Kolorearen bidez istorioak aberasten eta pertsonaien unibertsoa sendotzen jakin du, betiere estilo zaindu eta pertsonal batekin.

Kategoriak: Antxeta Irratia

CD Bidasoak eta Real Unión Clubek elkarlana sendotzeko urrats berria eman dute

Og, 04/02/2026 - 09:40

Bi klubek zaleentzako ekimen bateratuak aurkeztu dituzte, tokiko kirola indartzeko helburuz.
Bufanda esklusibo bat izango da lankidetzaren ikur nagusietako bat.Gainera, bazkideentzako sarreren deskontuak eskainiko dira bi taldeetako partidetarako.Helburua da zalegoak hurbiltzea eta Irungo kirol komunitatea indartzea.Igor Emery, Real Union futbol taldeko presidentearen adierazpenak jaso ditugu (Argazkia: Irunero)

Kategoriak: Antxeta Irratia

Hendaiako itsas ospitaleak erradiologia zerbitzua kanpoko pazienteei ireki die

Og, 04/02/2026 - 08:11

Gaurtik landa, egunero izanen da erradiografiak egiteko aukera Pariseko erietxe publikoen Hendaiako zentroan, eta ekografiak astean bitan egiten ahalko dira.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Irungo udalak antolatuko du aurtengo Euskal Jira, elkarte antolatzaileak uda honetako edizioari uko egin ondotik

Az, 04/01/2026 - 15:14

Gaur goizean Irungo Euskal Jira elkarteak abuztuko besta ezaguna antolatuko ez duela adierazi du Antxeta Irratiak, eta Udalari laguntza eskatu dio 2027ko edizioa antolatzeko. Udalak ohar bidez aurtengo edizioa "bermatuta" dagoela azaldu du.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Hondarribiko berdintasun mahaiko hainbat kidek poza erakutsi dute Berdintasun Planagatik, eta oposizioaren jarrera “gaitzetsi” dute

Az, 04/01/2026 - 14:00

Hondarribiko sei elkartek “ongi etorria” eman diote joan den asteko udalbatzan onartu zen II. Berdintasun Planari. Haiek partaide diren espazioari “zilegitasuna kentzea” arbuiatu dute.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Ereinez sortu da musika eskubideen kudeaketa astintzeko eta Euskal Herriko sorkuntza balioan jartzeko

Az, 04/01/2026 - 12:14

EREINez kolektiboa atzo aurkeztu zuten Xaia ostatuan, euskal musikagintzan ari diren sortzaile eta eragileen ekimenez. Helburua da egile eskubideen inguruko kontzientzia piztea eta burujabetza handiagoa lortzea. Orain arte, eskubideen kudeaketa Sacem eta SGAE egituren esku egon da nagusiki. Kolektiboak musikaren inguruko eragile guztiak saretu nahi ditu ikuspegi berri batetik. Pantxis Bidart, EREINez elkarteko kidearekin hitzegin dugu

Kategoriak: Antxeta Irratia

Hondarribiko Udalak TAO zerbitzua modernizatzeko urratsa eman du makina berriak instalatuta

Az, 04/01/2026 - 08:30

Helburua da aparkaleku arautua erosoagoa eta azkarragoa bihurtzea. Ordainketa-sistema berriek aukera gehiago eskaintzen dizkiete erabiltzaileei. Mugikorraren bidezko ordainketa ere ahalbidetu da TelPark aplikazioarekin.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Euskal Jirarik ez da izanen Irunen uda honetan

Az, 04/01/2026 - 07:55

Urteetako egoera ekonomiko prekarioak aurtengo ediziorik ez antolatzera eraman du Euskal Jira elkartea. 2027ko edizioan dituzte begiak jarriak, baina Udalari eta herritarrei laguntza eskatu diete hori antolatu ahal izateko.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Ernaik antolaturik, udaberriko topagunea ospatuko da ostegunetik igandera Abadiñon

Ar, 03/31/2026 - 15:31

Abadiño, euskal gazte mugimenduaren topagune bilakatuko da apirilaren hasieran.
Ernaik Gazte Topagunea antolatu du lau eguneko egitarauarekin. Eztabaida, aisialdia eta musika uztartuko dituzte bertan. Behe Bidasoatik ere autobusa prestatu dute parte hartzeko. Haitz Garaialde, Ernai gazte antolakundeko kidea

Kategoriak: Antxeta Irratia

Ahapetik Yurre Ugarte

Ar, 03/31/2026 - 11:03
Kategoriak: Antxeta Irratia

Irungo terrorismoaren biktimen oroigarrian Josu Zabala Erasun estatuaren biktima ez egotea eta Melitón Manzanas omendua izatea deitoratu dute

Ar, 03/31/2026 - 08:30

Josu Zabala Erasun irundarra Guardia Zibilak hil zuenetik mende erdi beteko delarik, auzia mahai gainera eraman du Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak. Estatuari aitortza eta hilketaren epaia baliogabetzeko galdegin diote, eta Irungo udalari memorialareko egoera “immorala” konpontzeko eskatu diote.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Aitor Olaizola Baseta Irungo presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Al, 03/30/2026 - 18:30

Aitor Olaizola Baseta Irungo preso politikoa Baldintzapeko askatasunean geratu da Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez. 25 urte zeramatzan preso. 2024ko urrian 3.gradua ezarri zioten eta iazko ekainetik baliabide telematikoen bidez bete du bere zigorra.

Kategoriak: Antxeta Irratia

EH Bai eta EH Bilduk Aberri Egunerako deia egin dute Irunen

Al, 03/30/2026 - 18:17

EH Baik eta EH Bilduk elkarrekin egin dute aurtengo Aberri Egunerako deia, Irunen egindako agerraldi bateratuan. Astelehen honetan aurkeztu dituzte ospakizunen xehetasunak Irungo Ficoban, eta bertan azpimarratu dute aurtengo eguna testuinguru berezian datorrela, nazioartean piztutako gatazka eta tentsioen artean. Txomin Casteigts EH Bai eta Miren Zabaleta Nafarroako EH Baiko bozeramailearen adierazpenak jaso ditugu

Kategoriak: Antxeta Irratia

Aitzol Gil de San Vicente: «Zazpi lurraldeetako zazpi gaztek euskararekiko bizipen ezberdinetatik idatzi dugu lekukoko mezua»

Al, 03/30/2026 - 10:46

Zazpi lurraldeetako zazpi gaztek idatzi dute aurtengo Korrikaren lekukoan joan den mezua; Aitzol Gil de San Vicente hendaiarra da haietako bat. Euskara gorputz anitz eta engaiatu bilakatu dute mezuan.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Unai Emeryren enpresak babestuko du Ama Guadalupekoa datozen hiru urteetan

La, 03/28/2026 - 18:54

EKIPATE BY UE markak eta Ama Guadalupekoak elkar babesean zeharkatuko dituzte Kantauri Itsasoko urak Euskolabel Ligako estropadetan uda honetan, eta 2028 arte. Berdearen aldeko apustua egin baitu Aston Villako entrenatzaile hondarribiarrak, eta bere enpresa taldeko markak Hondarribiko Ama Guadalupekoaren brankan serigrafiatua agertzeko hitzarmena izenpetu du arraun elkartearekin. 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Bortzirietako aniztasun eguna ospatuko dute Lesakan maiatzaren 31n

La, 03/28/2026 - 10:28

Bortzirietako Hizkuntza eta Kultura Aniztasun Taldeak, bere azkeneko bileran, martxoaren 21eko Arrazakeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira adierazpena egitea erabaki du. Horrez gain, maiatzaren 31n Lesakan eginen den aniztasun jardunaldiaren ospakizuna iragarri du. Hartara, taldetik Bortzirietako herritarrak zein eragileak gonbidatu nahi dituzte aniztasun taldean eta antolatuko diren ekitaldietan parte hartzera.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Hendaiako auzapeza eta kontseilari berriak instalatu dira hauteskundeen ondotik

La, 03/28/2026 - 07:09

Kotte Ezenarro auzapez hautatu du Hendaiako Herriko Kontseilu berriak. Hauteskundeetako emaitzen arabera Hendaia Elgarrekin taldeak lortutako 24 botoak baizik ez ditu alde jaso. Hendaia Biltzen talde abertzaleak 5 kontseilari, eta Vivre Hendaye eskuineko taldeak beste 4 ordezkarirekin osatuko dute udalbatza mandatu berrian.

Kategoriak: Antxeta Irratia

ELKARRIZKETA: Irungo Lakaxita gaztetxearen ondoko basotxoa suntsitu dute

Or, 03/27/2026 - 16:05

LAKAXITA pertsona eta kolektibo ezberdinek autogestionatzen duten gune okupatua da. Gure inguruko gabezia sozial eta kulturaletaz arduratzen gara eta haiei aurre egitea da gure erronka nagusia. Horrela dio bere web gunean dagoen hasierako informazioa. Interesa duenarentzat  podcastean aurkitu dezake esteka.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Orriak