Antxeta Irratia

Ekonomia egin eta osasungarri elikatzeko, bertakoaren aldeko apustua egiten dute Hondarribian

Antxeta Irratia Aktualitatea - duela 6 ordu 37 min

Irailaren 29tik urriaren 5era bertako produktua eta ekoizleen lana balorean jartzeko 15 ekintza antolatu dituzte. Botika Agroaldera eta Mugarrieta ganadutegira familian egiteko bisitak, Amona Margaritako Martin Beramendirekin okinen lana ezagutzeko tailerra, euskal gazta eta arrantza-kontserbei buruzkoak, edota Bidasoako Erlezainen Elkartearen eskutik, eztia nola ekoizten den eta erleen polinizazioaren garrantzia ezagutzeko aukera izango dute hondarribiarrek, besteak beste.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Maskaketik, Sara Hebera

Antxeta Irratia Aktualitatea - duela 7 ordu 42 min

Arima galdua - Maskak

Ameslari - Maskak

Gau osoan - Pisoo

Azken arnasa - Pisoo

Salda Badago - Mirua

Bertzegu - Txakurdrilo

Burujaleak - Txakurdrilo

Zerura Begira - Drrn & L-Etxe-B & El niño Espía & Solomo Txakur

Bihotza - I ANAI

Zerutik lurrera - Raperos de Emaús & The Titanians

Txikitako zirrara - The Titanians

Kantuz bizi naiz - Afu

Asado de fa - Sara Hebe

Tuve que quemar - Sara Hebe

Landa eremuko emakumeak - Zaunka

 

 

 

 

 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Tosta Bandatik, Garira

Antxeta Irratia Aktualitatea - duela 7 ordu 57 min

Tosta - Tosta Banda

Binagobarri - Tosta Banda

Tha Fear à Dùn Mhòr - Tosta Banda

Tolla Rootz - Tosta Banda 

Ezezagunen abestia - Sorotan Bele

Irix nait - Sorotan Bele

Escolta-ho al vent - Faneka

Lalala - Faneka

Panaderina - Marala, Anika, Bruna González, Aleix Tobías

Primas del matute - Las Migas, Silvia Pérez Cruz

Vestida de nit - Silvia Pérez Cruz

Habanera - Xabier Lete

Aitormena - Hertzainak

Amets - Hertzainak

 

 

Kategoriak: Antxeta Irratia

2013. urtea Euskal Herrian

Antxeta Irratia Aktualitatea - duela 8 ordu 11 min

 

Amaieratik hasi - Izaki Gardenak

Eurie - Belako

Aneika ara - aneika ara

Ur abisalen espedizioa - The Icer Company

Altxatu - Altxatu

Anai arrebak - Anai Arrebak

Experience - Igor Arzuaga

Da - Zea Mays

Glaukoma - Vol.2

Ilgora - Kaskezur

77 - Bide ertzean

Ken Zazpi & Euskadiko Orkestra

 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Urruñako auzapeza deklaratzera deitu dute Palestinako bandera herriko etxeko balkoian zintzilikatzeagatik

Antxeta Irratia Aktualitatea - duela 8 ordu 49 min

Astelehenean palestinar bandera ezarri ondotik, Paueko Auzitegi Administratibora deitu du epaileak gaur goizeko 10:00etan. Eta arratsaldean jakinaraziko dute erabakia. Prefetaren arabera «erabaki politikoa da eta ez humanitarioa». Joan den asteburuan ere, Mauleko (Zuberoa) auzapezari bandera kenarazi zion prefetak Barne Ministerioaren aginduz.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Ikusmena gutxitua duten gipuzkoarren egunerokoa ikusarazteko kanpaina egingo du Lurraldebusek

Antxeta Irratia Aktualitatea - duela 9 ordu 30 min

Retina Begisare elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari proposatuta, urriaren 10era arte "Ikusmen murriztua dut" bereizgarria duten kartelak eta bideoak jarriko dituzte Lurraldebus sareko autobusetan, ikusmen arazoak dituzten 13.000 gipuzkoarren errealitateaz kontzientzia hartzeko.

 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Gaizka Ormaza: «Hemen ezin da aurrera egin politika arloan ez bada aintzat hartzen nondik gatozen, zer garen eta zer nahi dugun»

Antxeta Irratia Aktualitatea - duela 10 ordu 2 min

Cerdanyola del Vallesen eta Burgosen erail zituzten duela 50 urte (1975eko irailaren 27an) Juan Paredes Manot Txiki eta Anjel Otaegi Etxeberria. FRAPeko hiru militanterekin batera (José Humberto Baena, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz), gerra kontseilu batean epaitu zituzten, eta Francoren erregimenak burututako azken heriotza zigorrak ezarri zizkieten. Haizea eta Sustraiak fundazioko kide Gaizka Ormazarekin hitz egin dugu.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Igandean bizikleta erdigunean jarriko dute Mendelun, autoak agindu ohi duen lekuan

Antxeta Irratia Aktualitatea - duela 11 ordu 15 min

Mugikortasunaren Astea borobiltzeko irailaren 21ean Hondarribian aurreikusia zuten 'Bizikleta Martxa' eta 'Festa kalean!' igande honetan ospatuko dute. Joan den asteburuan eguraldi txarra zela eta, atzeratzea erabaki zuten. Aldiz, iaz bezala, bizikletaren aldeko aldarrikapenek eta familientzako auzo-festak hartuko dute Mendelu kalea. Gipuzkoako Foru Aldundiak trafikoa ixteko baimena eman dio Hondarribiko Udalari. 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Palestinaren aldeko murala auzolanean margotzea proposatu du Larreaundi-Olaberria auzo elkarteak

Antxeta Irratia Aktualitatea - duela 13 ordu 58 min

Larreaundi-Olaberria auzo elkarteak Palestinaren eta bakearen aldeko murala egitea eskatu dio Irungo Udalari. Komunitatean Giza Eskubideen aldeko baloreak indartzeko, ahalik eta modu parte-hartzaileenean egitea proposatzen du, eta iaz ez bezala, "udalak ekimena blokeatu ez dezala" espero du.

Kategoriak: Antxeta Irratia

A ze itxura!!

Antxeta Irratia Aktualitatea - Ar, 09/23/2025 - 15:11
Kategoriak: Antxeta Irratia

Antxetatarrak taldearen “Lupa” margo erakusketa Urruñara iritsi da

Antxeta Irratia Aktualitatea - Ar, 09/23/2025 - 14:44

Urruñako Posta Gelan estreinatuko da Lupa margo erakusketa irailaren 27an, larunbata, goizeko 11:30etan. Aurretik Hendaiako Mendizolan eskeini zen proiektua, orain Urruñan ikusgai izango da,  urriaren 17ra. Larraitz Ugartemendia margolariarekin hitzegin dugu

Kategoriak: Antxeta Irratia

«Txotxongiloek ere posizionamendu politikotik badute, istorioak kontatuz Euskal Herria kulturatik eraikitzen lagundu dezakete»

Antxeta Irratia Aktualitatea - Ar, 09/23/2025 - 13:36

Urriaren 2tik 5era bitartean Euskal Herriko Txotxongilolarien II. Topaketa antolatu dute Bidasoaldean Ruben Mejutok eta Zoe Tamara Cuellarrek (Ostomila Txotxongilo taldea). Lehen egunean artisten mahai-inguru eta formakuntzak egingo dituzte «sinergiak bilatu eta indarrak batu asmoz», eta publiko zabalari zuzendutako doako 9 ikusgarri proposatuko dituzte Irunen eta Hondarribian.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Aroztegia Elkartasun Komiteak epai justu bakarra "absoluzioa" dela azpimarratu du

Antxeta Irratia Aktualitatea - Ar, 09/23/2025 - 12:10

Nafarroako Auzitegi Nagusiak Aroztegiko zazpi auzipetuen kontrako epaia eman zuen argitara, pasa den ortziralean. Horren aitzinean, Aroztegia Elkartasun Komiteak prentsaurreko jendetsua eman zuen atzo Elizondoko Iriarte pilotalekuan. Epaiak "argi-ilun anitz" dituela aipatu zuten bertan. Izan ere, ontzat eman zuten kartzela zigorrik ez jasotzea, baina "62.000 euroko isuna pagatzera kondenatzea" bidezkoa ez dela ere adierazi zuten. 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Haur eta gazteen Psikiatria Zerbitzua bere onera ekarri du Osakidetzak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Ar, 09/23/2025 - 11:11

Bidasoan lan egiten zuen psikiatrak lantokiz leku aldaketa eskatu zuenetik, eskualdean dauden 500 espedienteak Donostiako Alde Zaharreko Osasun Zentrora bideratu eta han eskaini diete eskualdeko adingabeei arreta. Hilabeteetako aldarrikapenen ondotik, orain, EPE baten bidez lortu du Osakidetzak plaza beste profesional batekin estaltzea, eta irailaren 22an hasi da zerbitzu ematen.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Larraitz Eugi: «Nabari da bestak heldu direla eta jendea konten dago»

Antxeta Irratia Aktualitatea - Ar, 09/23/2025 - 10:00

Heldu den irailaren 26tik 30era ospatuko dituzte Igantziko bestak, San Migelak. Pasa den asteburuan hasi dira motorrak berotzen herrian egin diren ekintzekin, eta Larraitz Eugi igantziar gazteak erran digu herrian nabari dela giroa dagoeneko: «Niri asteburua hagitz aunitz gustatu zait. Herriko bestak arront gustukoak ditut».

Kategoriak: Antxeta Irratia

Uraren kalitatea ona bada ere, TBT substantzia kimikoaren presentzia detektatu dute Bidasoko bokaleko uretan

Antxeta Irratia Aktualitatea - Ar, 09/23/2025 - 09:24

2003tik debekatuta dagoen TBT substantzia kimikoa aurkitu du AZTIk berriz ere Bidasoko bokaleko uretan. Egindako azken analisietan, itsasontzien kroskak margotzeko erabiltzen zen biozida hau estuarioko hondoan pilatua dagoela ondorioztatu dute, eta lohiak mugitzerakoan azalarazten dela. Hala ere, Europar Batasunaren 18 irizpideak aintzat hartuta, Bidasoko bokalean zein ur-irekietan ere, uraren kalitate ona nabarmendu dute.

 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Urruñako Herriko etxeak Palestinarekin elkartasuna adierazteko bandera ezarri du

Antxeta Irratia Aktualitatea - Al, 09/22/2025 - 15:18

Gaur, 2025eko irailaren 22an, Nazio Batuetan 10 Estatuk Palestinako estatua ofizialki aitortuko dute, dagoeneko 148 Estatuk egina duten bezala. Testuinguru horretan, Urruñako herriak bere elkartasuna agertu du. Herriko Etxean Palestinako bandera ezarri dute herritarren babes mezua helarazteko. Keinu horrek nazioarteko erabaki historikoarekin bat egiten du

Kategoriak: Antxeta Irratia

23. Sagar Eguna ospatuko dute igandean Irungo Ola sagardotegian

Antxeta Irratia Aktualitatea - Al, 09/22/2025 - 13:43

Irailaren 28an, igandearekin, Irungo Ola sagardotegiak 23. Sagar Eguna ospatuko du. Goizeko 11:30ean hasiko den ekitaldian sagar mundua gertutik ezagutzeko aukera izango da: sagardoa, txistorra eta aurtengo lehen muztioa dastatuz, haurrek jolasetan parte hartuz eta giro herrikoiaz gozatzeko parada izango dute bertaratuek. Eider Bengoetxea, Ola sagardotegiko arduradunak, ekitaldiaren xehetasunak eman dizkigu

Kategoriak: Antxeta Irratia

Eusko Jaurlaritzaren «kazikada» gelditzea eskatzeko gutuna entregatu dute pentsionistek Irungo udaletxean

Antxeta Irratia Aktualitatea - Al, 09/22/2025 - 13:11

Gutxieneko pentsioak soldata minimoarekin alderatzea Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzeko 145.000 sinadura aurkeztu eta gero, Eusko Jaurlaritzak txosten tekniko bidez blokeatu nahi duela salatzen du pentsiodunek. Herri Ekimen Legegilearen bidea galarazi ez dezaten eskatu diote PSE eta EAJ alderdiei. Irailaren 25ean Gasteizen manifestatzera deitu dute.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Palestinaren aldeko martxa elkartasun uholde bilakatu da 'Ibaitik Itsasora' bidean

Antxeta Irratia Aktualitatea - Al, 09/22/2025 - 11:18

Larunbatean Hendaian itsasoratu zen irailaren 10ean Tuteratik abiatutako Palestinaren aldeko martxa. Irunen, CAF enpresaren "negozio zikina" salatu ondoren, Hendaian Carrefour multinazionalak Israelekin dituen harreman komertzialak salatu zituzten manifestariek, eta Israeli boikot egitera deitu zuten ozenki. 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Orriak

Angula Berria agregatzailea - Antxeta Irratia-rako harpidetza egin