Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa: martxoaren 10ean, Txingudi I vs Erniarraitz 2 Azkoitian eta Txingudi II vs Puntuka Andoainen

Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa: martxoaren 10ean, Txingudi I vs Erniarraitz 2 Azkoitian eta Txingudi II vs Puntuka Andoainen

Honezkero jakingo duzun moduan, Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketan buru-belarri murgilduta dabiltza gure eskualdeko bertsolariak azken asteotan, eta larunbata honetan, Martxoak 10, bi hitzordu ditugu txinguditarrok:

  - "Txingudi I" taldea Azkoitiko Koxka tabernan ariko da "Erniarraitz 2" taldearen kontra, iluntzeko 22:30ean hasita.

  - "Txingudi II" taldekoek, aldiz, Andoaingo "Puntuka" taldea izango dute aurrez aurre Irunberri tabernan (Andoainen), hauek ere 22:30ean hasita.

Batera ez bada bestera, anima zaitezte eta gozatu Herriartekoko saioez, ez baita urtero horrelako aukerarik izaten.

Etiquetas: