Maiatzaren 12, 13 eta 15ean Oiartzungo Carrefourreko langileek apirilean hasitako grebari jarraipena emango diote

ELA.- 2017ko maiatzaren 12, 13 eta 15 ean Oiartzungo Carrefourreko langileek apirilean hasitako grebari jarraipena emango diote euren lan baldintzen negoziazioa aldarrikatzeko.

Estatu mailako Saltoki handien hitzarmena sinatu ondoren, plantilak berriz ere azpimarratu du estatalizazioak lan baldintzen prekarietatea baino ez duela ekarri eta ez duela inolaz ere langileak grebara bultzatu zituen arazoetariko bat bera ere konpondu (urtean lan egin beharreko ordu kopuru handiegia, kontziliaketa neurrien falta, aldi baterako kontratazioa eta lanaldi partzialak, segurtasun falta…).

Lan erreforma desberdinek ikaragarri zigortu duten kolektiboa da, denbora luzez lan prekarietatea pairatu duena eta aldiz, 2016. urtean 2351 milioi euroko irabaziak izan dituen multinazional batentzat lanean ari dira, Euskal Herrian hilean 500 eurogatik kutxazainak aldi baterako kontratatzen ari den multinazionala.

Azpimarratzekoa da bertako langileek elikagaigintza merkataritzako gipuzkoako hitzarmena aplikatzen zaienekin alderatuta 60 ordu gehiago lan egiten dituztela urtean eta oinarritik 4000 euro baina gehiagoko aldea dagoela kategoria berdina dutenen artean. Gainera, aintzinatasunaren plusaren erregulazio desberdina dela eta bata eta bestearen arteko aldea hazi egiten da.


Kontutan izanik beraz Hitzarmen estatalak ez duela ezer konpondu, arrazoi nahikoa badago lan baldintza duinen aldeko borrokan jarraitzeko, eta ez bakarrik soldatari dagokionean, baita lanaldi partzial eta kontratazio tenporalaren erregulaziorako zein kontziliaketa neurrien faboretan.

Etiquetas: