Abotsanitz Udal Taldeak Mendelu biziberritzeko proiektuaren ingurua

Barrio de MendeluHondarribiko Udalak Mendelu biziberritzeko aurre lanketa bat aurkeztu du. Lanketa hau arkitektu urbanista aditu batek eginiko proposamena dugu eta biziberritzea 3 fasetan egitea proposatu da. Udalak proposamen honi ekarpenak egiteko tartea zabaldu du Urtarrila eta Apirila artean.

Abotsanitz Udal Taldearen aldetik harriduraz ikusi dugu gai honen inguruan legegintzaldian zehar inolako urratsik eman ez izana, gaia jorratzeko HAPOan adierazitako denborak bete ez izana eta legegintzaldi planari dagokionean, Udal Gobernuaren proiektua aurkezteko konpromisoa

aurrelanketa batean besterik ez geratu izana.

Itxuraz, aurkezpen hau PNVren aurrekanpainaren barnean sar genezakeela uste dugu. Hala uste dugu, Hondarribiaren garapenean estrategikoa den Mendelu Auzoaren biziberritzeko aurre lanketaren amaiera hauteskunde bezperan egiten delako, aurkezten den proiektuak ziurtasun juridikorik ez duelako eta Udalaren aldetik konpromisorik adierazten ez delako; hala nola, lur eta etxebizitzen desjabetza edo berritzea nola finantzatuko den, etab.

Gaur egun auzoa ezagutzen den modutik urrats handia da proposatu den proiektua, baina hainbat administraziorekin egin beharreko lanketak ez dira hasi ere egin. Badaude egitura batzuk (hala nola ekaitz urmaela mugitzea edo barianteko errepidea zubibide bihurtzea) non horien aldaketa ezinbestekoa izango den proiektua gauzagarria izan dadin, baina aldaketa horiek ez daude udalaren eskumenean. Beraz, logikoa litzateke administrazio horiekin lanketa bat egin izana, proiektua bera gauzagarria den edo ez ziurtatzeko.

Kezka eragin digu ere, lanen hurrenkeran Eskapatxulo eremua lehenesten dela ikustea eta ondoren auzoaren egituraketa. Auzoak zain daramatzan hamarkada luzeak kontuan izanik, arlo sozialari baino arlo ekonomikoari eman zaio lehentasuna. Abotsanitzek uste du arlo sozialari, hau da auzoaren garapenari, lehentasuna eman behar zaiola, industrigunearen garapena alde batera utzi gabe.

Kontuan izan behar da, planteatzen den proiektu honek urte luzeetako garapena izango duela eta ezinbestekoa deritzogu udaltaldeen aldetik konpromiso batzu partekatu behar direla, legegintzaldien artean egon litezkeen aldaketek auzoarekiko garapena ez dezatela moteldu edo bertan behera utzi. Ondorioz, aditzera eman nahi dugu Hondarribiko PNVk Mendeluko bizilagunei eta hondarribitar guztioi kea saldu nahi digula hauteskundeak baina lehen, baina gogorarazi nahi dugu hainbat urteetan alderdi honek saldutako keak Mendelu auzoan izan duen eragina. Beraz, har ditzagun konpromisoak eta egin dezagun auzoaren garapena ziurtatuko duen planteamendu argi eta atzeraezina.

Etiquetas: