EAJ-PNV, interes orokorraren aurka. Etxebizitza publikoen kontra eta Mendelu biziberritzearen kontra

Abotsanitz.- Pasa den maiatzaren 29an, zur eta lur geratu ginen beste behin, EAJ-PNVk daraman jarrera ulergaitzarekin, inpotentziaren ondorio. Hilabeteak dira EAJ-PNVren estrategia zentzugabea pairatzen ari dela Hondarribia, norabide finkorik gabea, desesperazioak mugituta, Udal Gobernuari higadura eta hauen irudia zikintzeko, edozein ataka baliatzen dutena.




Hondarribiko Udalak Mendelu biziberritzeko aurre lanketa bat aurkeztu du. Lanketa hau arkitektu urbanista aditu batek eginiko proposamena dugu eta biziberritzea 3 fasetan egitea proposatu da. Udalak proposamen honi ekarpenak egiteko tartea zabaldu du Urtarrila eta Apirila artean.