Zaldunborda Gaina Dela eta, oposizioko taldeen erantzuna gobernu taldeari

Author: JoxemaiAbotsanitz, PSE-EE eta EH Bilduk, Hondarribiko Udaleko oposizioko taldeok erantzun nahi diogu Gobernu taldearen komunikatuari; izan ere, ausarkeriaz eta fede txarrez jokatu dugula leporatzen baitzaigu Zaldunbordan makro Outlet proiektuaren inguruan hasitako jarduketa batzuk salatzeagatik.

Behean sinatzen dugun alderdiok, ez dugu inoiz publikoki Udala “entitate pribatu batekin loturiko edo menpe dauden interesen aldeko jarduketa administratiboa garatzen ari denik” esan. Beste alderdi baten salaketak dira, beste testuinguru batean eginak, ez udal oposizioko taldeen komunikatukoak.

Gogorarazten dugu, alkateak dekretuz itxi zuela outlet-aren eraikuntzarako oinarriak jartzen dituen Plan Partzialaren sinadura; hain zuzen, Eusko Legebiltzarrak horrelako merkataritza guneak, Zaldunbordako proiektuak aurreikusten duen okupazio mailetan debekatzen dituen euskal Lege berria onartu baino 24 ordu lehenago.

Hortaz, “fede txarrez” hitz eginez, atentzio ematen digu oraindik, Plan partzialeko dekretua ekainaren 26an (Legea onarteko egunaren bezperan) argitaratzeak, gaztelaniaz soilik (euskarara itzuli gabe), normala bi hizkuntza koofizialetan aurkeztea izanik. Era berean, atentzioa eman digu dekretua aldatu eta argitaratu izanak, bi hizkuntzetan, hasierako argiatarapenaren datarekin.

Ez iezaguzue saldu proiektu honen onura “eremu horretako kutsaduraren arazoa nahitaez konpontzea” argudioarekin. 2012tik ari gara zigilatzearen izapideekin eta dagozkion errekerimendu ugariekin.

Gobernu Taldeak bere komunikatuan jarraian doana erantsi du: “Zaldunborda Gaina eremuan izan litezkeen jarduera ekonomikoak ezartzeko baldintzek eta ideiak hasierako onarpena izan dutela Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaian, Hondarribiko Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorraren behin betiko onarpenaren aurka ezarritako administrazioarekiko Auzi Errekurtsoan” Dendartean Elkartearen (Gipuzkoako Merkatarien elkartea) aldetik. Gaur egun Elkarteak berraztertze errekurtsoa aurkeztu du epaiaren aurka eta beste errekurtso batzuk aurkeztu dituzte partikular eta elkarte batzuek.

Makro Outlet proiektuaren indarraren zati bat oinarritzen da arropa markak, kirol, denim, surf, oinetakoen osagarrien ezarpenean, oinarrizkoak baitira Outleet baten arrakastarako (hau guztia OTEIC-ek egindako txostenean jasotakoaren arabera), baina, Legeak esaten du salgai handi eta erosketa esporadikoko establezimenduen jarduketa komertzialak hiriguneen kanpoaldera zuzendu behar direla lehentasunez, eta establezimendu tradizionalak edo/eta ohiko erosketakoak, berriz, biztanleguneetan finka daitezen lehenetsi behar dela.

Gobernu Taldeak ez bezala, ez diegu hiritarrei limurtzen ez uzteko eskatuko. Badakigu badaudela inor limurtzea lortzen ez duten argudioak. Gobernu Taldearen argudioak bezalakoak, bertako merkatariei jarduera bultzatzeko “gabonetako eta udako feria, formakuntza ikastaroak, erakusleiho lehiaketak” bezalako ekimenak proposatzen dizkienean, eta horrela arindu makro outlet horrek izan dezakeen eragina Hondarribiko merkataritzan.

Hondarribko HAPOn Zaldunborda Gaina eremuan jarduera ekonomikoko aukera desberdinen garapena gauzatzeko dagozkion xedapenak ezarri ondoren, aukeratu zitekeen ekonomia eta industria garapenerako beste eredu bat. Horregatik eskatzen dugu eztabaida publikoari hasiera ematea erabakitzeko zer erabilera eman Zaldunbordari.

Etiquetas: