EMEKI ELKARTEA.- EMEKI ELKARTETIK, gure kezka adierazi nahi dugu, gure gunerokotasunean eta bizi ingurunean Berdintasun Politika eraginkorrak garatu ahal izateko Hondarribiako dalak bere gain dituen neurri, baliabide eta pertsona eskasengatik.
Ostegun honetan, Hondarribiako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I.Plana aurkeztuko da plenoan. Emakumeen elkartea garenez, 2019an sortu zen mahai sozialean parte hartzera gonbidatuak izan ginen, bertan lehen zirriborroa osatu zen eta aukera izan genuen Planari ekarpenak egiteko.
Uneoro defendatu dugu Berdintasun Departamentua sortzearen garrantzia eta Hondarribiako Udalean, Berdintasun Teknikari bat izatearen beharra, genero ikuspegia duten Udal Berdintasun Politikak bultzatzeko eta bermatzeko, eta genero zeharkakotasuna indartzeko. Hori dela eta, lehen 4 urteetan helburu operatibo bezala kontenplatuta ez izateak kezka sortzen digu.
Bestalde, Udalak indarkeria matxistako kasuen aurrean koordinazio-protokolo baten falta izateak, egonezin handia sortzen digu, eta batez ere, Planaren arabera bere sorrera 2022a arte luzatu izana.
Era berean, ulertezina iruditzen zaigu Gizarte Zerbitzuetako Arloari Planaren garapena, sustapena eta ebaluazioa egotzi izana, momentu honetan lanez gainezka dagoen arloa elako.
Alkatetzarekiko, Udal Gobernu eta Korporazio berriarekiko gure errespetu osoa adieraziz, argi utzi nahi dugu, eskatzen ari garena ez dela kapritxo bat, indarrean dagoen legezko aginduaren arabera, udaletxeek bete beharrekoa baizik.
Azkenik, gure Elkartetik konpromisoa eta interesa adierazi nahi dugu, elkarlanean eta lankidetzan lortu dezagun Hondarribian emakumeek eta gizonek berdintasunean bizitzeko aukera izan dezaten, eta batez ere, emakumeen kontrako indarkeriarik gabe. Prest gaude, gure asmoak aurrera eraman ahal izateko beharrezko lanketan parte hartzera.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 873 irakurketak
- Castellano