Badator Hondarribia Dantzan!

Hondarribia DantzanKemen Dantza Taldea.- Hondarribia dantzan dantzaren eta oro har folklorearen inguruko festa dugu. Bertan hezkuntza eta alde ludikoa barneraturik daude. Kemen Dantza Taldearen helburu nagusienetako bat bailaran hainbat ekintza kultural sustatzea izanik, Hondarribia dantzan ere ildo horren barnean kokatzen dugu. Bestalde, zer esanik ez, euskal kultura dantzatuaren zabalketaren alde lan egin ahal izateko bidea ere bada.

Urtero maiatzean, aurten hamalaugarrenez, astebeteko programa kulturala antolatzen dugu Hondarribiko udalaren laguntzarekin; hitzaldiak, ikastaroak, erromeriak, dantza saioak... Aurtengoan, baina, bizi dugun egoeraren aurrean, urteroko egitura moldatu beharrean aurkitu gara. Hala, Hondarribia Dantzan mantenduko badugu ere, formatu ezinbestean aldatu beharra dugu, eta uhinetara salto egin.

Egitaraua:

Maiatzak 18 astelehena

  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Bizi dantza. ELKARRIZKETA, 18:00-19:00 bitartean Antxeta irratian eta sare sozialetan.

Maiatzak 19 asteartea

  • Iurretako Mikel Deuna dantza taldea. ELKARRIZKETA, 18:00-19:00 bitartean Antxeta irratian eta sare sozialetan.

Maiatzak 20 asteazkena

  • Hondarribiko txistulari alardea. ELKARRIZKETA, 18:00-19:00 bitartean Antxeta irratian eta sare sozialetan.

Maiatzak 21 osteguna

  • Oier Araolaza. Genero identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan. ELKARRIZKETA, 18:30tan sare sozialetan.
  • JANTZI ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA. Kemenen jantziteria. Sare sozialetan.

Maiatzak 22 ostirala

  • ERROMERIA ZUZENEAN, Kemeneko musikariekin. 19:00etan sare sozialetan.

Maiatzak 23 larunbata

  • BERTSO SAIOA, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martinekin. 17:00etan bertsoa.eus, hondarribia.eus eta Antxeta irratian.

Aste osoan zehar

DANTZA ERRONKA. Bidasoaldea dantzan jartzera goaz

  • Grabatu zure burua 7 jauzi dantzatzen
  • Bidali hondarribiadantzan@kemendt.com edo 686 872 207ra larunbata baino lehen
  • Jasotako bideo guztiekin dantza erraldoia osatuko dugu

ARGAZKI ERAKUSKETA. Hondarribia Dantzan 14 urtez.

Egunero @kemendt facebook eta instagramean

Egitaraua jarraitzeko:

Kemen Dantza Taldea

  • Sare sozialak > @kemendt
  • YouTube > kemen dantza taldea

Antxeta irratia

Hondarribiko udala

Bertsozale elkartea

Etiquetas: