Irungo Udalak aho batez onartu du Artiako Lagunak plataformak Artiako ezkiak babesteko aurkeztutako mozioa

artiako ezkiakArtiako Lagunak taldeak talde politikoek bideratu dezaten aurkeztutako mozioa, uztailaren 24ko osoko bilkuran aho batez erabakia izan da.

MOZIOA Irungo Udalbatzak honako hau erabaki du

Artia auzoko Juan Thalamas Labandibar kalean ezkien lerrokadura osoa mantentzeko konpromezua, Artia auzoko Ondare Berdea eta Naturala elementu identifikatzaile eta egituratzaile gisa, betiere, segurtasunaren irizpideak kontutan izanik.

Irungo Udalak Doctor Árbol (ARBOL, INVESTIGACIÓN Y GESTIÓN S.L.) enpresari eskatutako txosteneko proposamenak gauzatzea, mantentzea (epe laburrera eta luzera) eta horien jarraipena egitea, horiek proposatzen dituen teknikari espezialista independenteak, udaleko teknikariak eta Irungo udalerriko zuhaitzak mantentzeaz arduratzen den enpresak gainbegiratuta.

Ezpondan galdutako zuhaitzen kopurua ordezkatzea teknikariek adierazten dituzten antzeko ezaugarriak eta tamainak dituzten espezieekin, zuhaitz-masaren galera konpentsatzeko.

TALDE POLITIKOEN PARTE-HARTZEA

Bost udal talde politikoetatik lauk bozketaren aurretik hitzegin dute Artiako lagunak ekimenari zorionak emanez.

"Gure taldetik eskertu etai zoriondu nahi dugu kolektibo hau, zeren ikusarazi gaituzte auzotarrak batuz gauzak lortu egiten direla eta herri ekimenak balio handia duela garai hauetan" (Jokin Melida, Bildu).

"Eskertu nahi dugu kolektibo honen lana, bidean aurkitu diren eragozpen guztiak kontuan izanda: konfinamendua eta urruntze soziala" (David Nuño, Elkarrekin Podemos Ezker Anitza)

"Bere konstantzia eta iraunkortasunik gabe, zuhaitz ¡lara hau desagertu egingo zen". (Miren Guezuraga, EAJ-PNV)

Jon Ugartek, Bide Publiko, Diziplina Urbanistikoa eta Etxebizitzako Ordezkaria, eskerrak eman dizkio Artiako Lagunak elkarteari azken testua adosten laguntzeagatik.

AURREKARIAK

Artiako ezkien pasealekua babesteko borroka otsailaren 20an hasi zen. Ordutik, Artiako Lagunak taldeak hainbat ekintza egin ditu, besteak beste, tokiko, estatuko eta nazioarteko hainbat elkarteri 47 ezkiak ematea. Erakunde horien babesarekin Arartekoari kexa/eskaera bat idatzi zion, ekainaren Gan ekintza bat antolatu zuen, argi-proiekzioak egin ditu ezkien gainean eta kartelak eta pankartak jarri ditu hiri osoan "Artia eta bere ezkiak ere Irun gara. Errespetatu gaitzazu, alkate jauna" leloarekin.

Azkenik, Artiako Lagunak Artiako argazki zaharrak biltzen ari da ezkien garrantzia azpimarratzeko eta etorkizunean erakusketa bat egiteko.

Zuhaitzen eta ondare berdearen aldeko herri-ekimena.

Mozio Artiako Lagunak izeneko auzokide talde baten lanaren emaitza izan da, auzoko berdeguneak zaindu eta mantentzearen inguruko kezka agertu duena. Irungo Zuhazti eta Ondare Berdearekiko sentsibilitatea islatzen du.

Artiako plataformak zuhaitz-lerrokadurak oso garrantzitsuak izan daitezkeela hiri batentzat, herritarrentzat eta bertako ekosistemarentzat azpimarratu du. Irungo bizilagunek ezkien pasealeku hau kentzeko eta jartzeko hiri-altzariak baino zerbait gehiago bezala ikusi ditu.

Ezki ilararen onurak paisaia-baliotik haratago doaz, eta ezinezkoa da epe labur edo ertainean hauek ordezkatzea: Gl-636 errepideak eta Dario de Regoyos kaleak osatzen duten asfaltozko eta hormigoizko espazio gogorra zerbait atseginagoa egiten du eta birnaturalizatzailea da. Zuhaitz horien baliova Artia auzoan duten funtzio klimatiko, ekologiko, paisajistiko, sozial eta historikoak osatzen du. Klima Aldaketaren eta Kutsaduraren aurkako gure aliatuak ere badira.”, esan du Alazne Izulain, Artiako Lagunak taldeko koordinatzaileak.

Azken batean, zuhaitz horiek inguruneko ingurumen-osasuna hobetzen dute, eta, ondorioz, bereziki auzoko biztanle eta erabiltzaileen ongizatea beren osasun fisiko eta mentala eta bizi-kalitatea eta, oro har, Irungoa ere bal.

LORTUTAKO BABESA

Artiako ezkien lerrokaduraren aldeko mozio hori ez du norbanako batek aurkeztu, baizik eta ia 4000 pertsonak eta Artiako lagunak eta beste 40 elkartek baino gehiagok babestu dute, Euskadin, Estatuan eta nazioartean.

Elkarteen zerrendan honako hauek aurki ditzakegu: SEO-Birdlife Donostia, Haritzalde Elkarte Naturalista, Ekologistak Martxan, Eguzki Oarsoaldea, Hendaiako Recycl 'Arte, Sevillako Herritarren Sarea, Talavera de la Reinako (Toledo) Tagus Fundazioa, A.D.D.A. Gobernuz Kanpoko Erakundea, Alicanteko Luis Vallet Fundazioa, eta, nazioartean, Txileko Hiri Arbolaren Sarea....

OIHARTZUNA

Ezkien aldeko kanpaina hau auzotarrek elkarteekin egindako lanaren emaitza izan

da, eta komunikabideetan, prentsan, irratian eta telebistan oihartzuna izan du, iritzi-artikuluekin eta beren ekimenen eta elkarrizketen kontakizunarekin.

Etiquetas: