Hondarrabiko Udalean dena da alferrik

Logotipo EH Bildu Hondarribia

Hondarribiako EH Bildu.- Legealdiaren erdia bete dugu, eta, sinesgaitza badirudi ere legealdi-planik gabe gaude. Idatziz eskatu dugu, mozio bitartez, ahoz ere eskatu eta erregutu dugu, baina, alferrik.

Berdintasun teknikaria ahalik azkarren kontratatzea eskatu dugu, berdintasun saila behingoagatik antolatzea eskatu dugu, onartutako berdintasun plana abiatzeko berariazko batzordea antolatzea eskatu dugu... baina alferrik. Eskatu dugu gizarte zerbitzuetako langileen kategoria beste eremuetako langileen parekoa izatea, enplegu publikorako delaldia antolatzea, pandemia egoerarako plan berezia egitea, pandemi osteko egoerako plan berezia egitea... baina alferrik.

Orain Hondarribiko Tokiko Gobernuak 1/2021 zenbakiko Kreditu gehigarrien aldaketa onartzeko proposamena aurkeztu du eta EH Bilduko Udal Taldeak ez du inolako proposamenik aurkeztu, zergatia galdetuko duzue askok, eta hori egiteko arrazoi objetiboak ditugu. Hondarribiko Tokiko Gobernuak irizpide ezagunik gabe gobernatzen gaitu, eta horrela ez dago oposizio eraikitzailerik egiterik eta kreditu gehigarrien negoziaketan nahi gaituzte handik eta hemendik eskuratutako zifren arabera haien kudeaketa zuritzeko.

Aurrekontuen exekuzio mailak ere kezkatzen gaitu. Urtetik urtera obra berdinen diru partidak ¡kusi ditugu aurrekontuetan, exekutatzeko ezintasunagatik edo dirua xahutuz, ikusi ditugu ere oposioak aurkeztutako proposamenak onartu eta beralen gogokoak ez direnez exekutatu gabe geratzen. Udal gobernuak instituzioaren erabilera alderdikoia egiten du inolako lotsa gabe, eta ez du programa bete eta negoziatzeko gaitasunik.

Guk baditugu herriarentzat proposamenak, Hondarrabi hobe bat eraikitzeko proposamenak: HAPO berria egiteko, genero, hizkuntza eta ingurumen alorretako eraginei buruzko txostenak egiteko diru-laguntza. pandemiak familiei eta sektore ekonomikoari ekarritako kalteak arintzeko diru-laguntzak, Hondarrabiko Berdentasun plana, euskara eta euskalduntzerako laguntzak,... . Baina ez dugu bakar bat ere aurkeztu, Hondarribiko Tokiko Gobernuak bat ere sinesgarritasunik ez duelako.

Herriaren alde lan egiten jarraitzeko prest gaude, baina egungo tokiko gobernuaren jarrerarekin ezinezkoa da.

Etiquetas: