Bidasoko Deportatuak. Erakusketa Ibiltaria Hendaian ikusgai

Erakusketa Ibiltaria Hendaian ikusgai

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan.- Bera, Hondarribia eta Irun bisitatu ostean, Bidasoako 90 deportatuak xede dituen erakusketa Hendaiako Gaztelu gelan egongo da ikusgai, azaroak 11tik aurrera. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak antolaturiko erakusketa 10etatik arratsaldeko 17.30etara bisitatu ahalko da, azaroak 19 arte.

Pertsona edo kolektibo bat herrialde batetik gogoz kontra kanporatzea da deportazioa. Zigor gisa, isolatze edota esklabotasun helburuekin baliatu 1zan da. Bigarren Mundu Gerran, Naziek judutarren aurka baliatu zuten bereziki deportazioa. Atxilotuak euren jatorritik, atxilotze edo akabatze esparruetara bortxaz mugiarazi zituzten. Nagusik1, Polonia, Austria eta Alemaniako esparruetara. Naziek bestelako talde etniko, politiko eta sozialak deportatu zituzten ere, herrialde berriak okupatu ostean, errepresio neurri gisa.

Whasington-eko Holocaust Memorial Museum-en arabera, 42.500 atxilotze gune, akabatze gune, ghetto eta bortxazko lan faktoria egon ziren. Bertan, 15 eta 20 milioi pertsona batu zituzten. Hauen artean badago Bidasoa jatorri duten pertsonak. Hendaia, Irun, Bortziriak edo Hondarribitik deportatuak izan ziren bizilagunak. Zehazki, 90 bizilagun deportatu ziren eta hauetatik 30 esparruetan hil zituzten.

Deportazioa Hendaian

Eskualdeko deportazio kasue1 dagokionez, Hendaia gakoa da. II. Mundu Gerraren baitan, 1940ko uztallak 7an, Nazien okupazioa Lapurdiko hegoaldeko herriraino iritsi zen. Hondartza auzoa gotortu eta bertako etxe guztien jabegoa hartu zuten, bertako bizilagunak hiribarnera bidaliz.

Hendaia deportazioaren abiapuntua izan zen. Lehen deportatua Gustave Faingold izan zen, 1941. urtean. Urte betera, herriko komunisten aurkako sarekada burutu zuten, alderdiko kide nabarmenenak atxilotu eta deportatuz. 1943an, 36ko Estatu kolpearen errefuxiatuak deportatu zituzten. Hau da, jJatorriz Irun, Hondarribia eta Berako bizilagunak. Azken deportazioan (1944), Léon Lannepouquet, Hendaiako auzapeza eta, Simon Paul, apeza deportatu zituzten, besteak beste.

Erakusketa

Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak sorturiko erakusketa 27 panelez osatua dago. XX. mendeko erregimen totalitarioctan hasita, deportazioaren testuingurua azaltzen da. Ondoren, Bidasoa eta Europa inguruko esparru nagusien berri ematen da. Azkenik, eskualdeko hainbat deportaturen xehetasunak eskaintzen dira. Gaztelu gela azaroak 11 eta 19 artean zabalik mantenduko da, 10etatik 17.30etara.

Etiquetas: