Auzo-giro osasuntsu baterako proposamena Abotsanitzen eskutik

irudiak

Abotsanitz.- Azken urteotan Santiago Kaleko amaieran, Madalen karrikarekin elkarbide egiten den eremuan bizilagunen eta bertan elkartzen diren gazteen artean bizikidetza arazoa sortu dela jakina da.

Hondarribiko Udalak ezdu asmatu edo ez du nahiko lan egin egoera hau bideratzeko. Hau honela, bizilagunen eta gazteen artean udalak aintzat harzten ez dituenaren sentimendua zabalduta dago. Hori da bizilagunekin izandako elkarrizketetan edo gazteek egindako adierazpenetan jaso duguna. Denak dira egoeragatik kexu.

Bizikidetza arazoaren iturria bizilagunen atseden eta intimitaterako eskubidearen eta Hondarribiko gazte kuadrilek eremu publikoan elkartu eta aisialdirako duten eskubidearen arteko talkan datza; biak izanik oinarrizko eskubideak.

Abotsanitz Udal Taldeak behin baina gehiagotan galdegin du Udaletxean egoera bideratzeko neurrien inguruan. Gobernu Taldeak kezka azaldu izan du egoeraren aurrean baina konponbidea bilatzeko ezer gutxi egin da: kartel batzuk ipini eta noiz edo noiz bizilagunak eskatuta Udaltzaingoa bidali.

Horrelako egoeretan ezer ez egitea baina okerragorik ez dago. Giroa kutsatzea besterik ez da lortzen eta horren adibide dugu gaur egungo egoera. Gure iritziz jarrera kontua da. Nork bere egoeraz jabetu eta besteen beharrak ulertzean datza.

Beraz, Abotsanitzek proposamen bat helarazi dio Hondarribiko Udal Gobernu Taldeari, bizikidetzaren aldeko politika publikoak egiteko asmoz. Eragileekin lantzeko departamentu arteko lanketari bizilagunen eta gazteen konplizitate lankidetza sortzea baliatuko luken metodologia da.

Sinistuta gaude, hamaika lekuetan elkarkidetzak funtzionatu izan duelako, bide honetan aritzeko tarterik badagoela. Jarrera eta heziketa lanketak ezinbestekoak izango dira auzo giro hobeagoa sortzeko.

Ezin ahaztu dezakegu eguraldi onarekin batera, batez ere uda garaian, sortzen direla arazo gehienak. Beraz, lehenbailehen gaia jorratzea ezinbestekoa dela deritzogu.

Etiquetas: