Abotsanitzek aurkeztutako mozioa onartu da Apirileko udalbatzan
Joan den ostegunean, apirilak 28an burututako Pablo Gonzalez kazetariaren askatasuna eta eskubideen defentsen aldarrikapena defendatu zen Hondarribiko Udalean.
Pablo Gonzalez Yague (Pavel Rubtsov errusieraz) 1982an jaio zen Moskun (SESB). 1936ko Gerrako haur baten biloba da Pablo; 1937an Bizkaiatik irten ziren eta Sobietar Batasuna jo-muga izan zuten haur horietako batena. 9 urterekin SESB-en desegitearekin, Euskal Herrira etorri zen, amarekin batera. Filologia eslabiarrean ikasketak burutu ondoren, kazetaritza eta politilogo lanetan aritu izan da gaur egun arte. Gerra kazetari gisa bereizi izan da, Karabakh Garaiko bigarren gerran eta nagusiki, Donbasseko gudan 2014tik hona lehen lerroan gatazka jarraitu duelarik.
Udalbatzan proposamena ABOTSANITZ aurkeztu zuen eta jazotako debatearen ondoren hiru puntuko ebazpena onartu zen ABOTSANITZ, EAJ eta EH BILDU-ren aldeko botoekin.
Honela, Pablo Gonzalezen inkomunikazioarekin amaitzea eta berehala aske uztea eskatu zen. Aurrekoa bete ezean errugabetasun-presuntzioa errespetatzea, bere senideekin telefonoz hitz-egiteko eskubidea bermatzea, izendatutako abokatuak lege-aholkularitza ematea, eta defentsa prestatu ahal izateko ohiko komunikazioa bermatzea. Eta azkenik, ahanzturan ez geratzea, bere lana egiten zebilela atxilotu baitzuten eta horren ostean, GGEE-n urraketak pairatu izana salatzea zuen helburu.
Beste urrats bat izan dadila Pablo Gonzalezen defentsan.
- Egutegia
- 332 irakurketak
- Castellano