ISS enpresaren eta Hondarribiko udal garbiketako langileen bilera berria

imagen

ELA Sindikatua.-Atzo, irailak 13an berriro elkartu gara LHK-k Donostia duen egoitzan ISS enpresako ordezkariak, eta Hondarribiko udal garbitzaileen ordezkaritza.

Aurreko bilerara esku hutsik etorri zen enpresa, argi geratu zen bakarra zen esan zutela langileek ez zutela eros ahalmenik galduko. Gaurko bilerara proposamen jakin bat ekarriko zuela esan zuten.

Mahai gaineratu dutenak zur eta lur utzi gaitu bertaratutako guztiak. Aurreko bileran esandakotik urrun, bi aukera utzi dituzte: langileak pobretu, edo asko pobretu.

Ekonomikoki %0,75 edo %1 eskeintzen dute.

Honek ez du inolaz ere bermatzen ez eros ahalmenaren galerarik ez dela emango, ezta soldata arrakalarekin amaituko denik.

Negoziatzen berandu hasi gara enpresa honekin ( irailak 13an). Argi dago ISS Facility Services enpresa gustora dagoela gatazkan. Bost axola zaizkie langileen eskakizunak, eta badirudi ere eroso dagoela bezeroak ez diolako inolako presiorik egiten, hau da, Hondarribiko Udalak.

Proposamen lotsagarri hori egiteko udara guztia behar izan dute?

Negoziaketan egon den fede txarra ere salatu nahi dugu. Irailak 8an esandako horri uko egitea gezurra esatea dela salatu nahi dugu.

Hurrengo bilera irailak 20ean goizeko 11:00etan.

Etiquetas: