Bruselara egingo den martxa batek mugetako heriotzak salatu eta migratzaileentzako eskubideak aldarrikatuko ditu
Astelehen honetan, hilak 26, Irundik autobus bat abiatuko da Bruselarako martxarekin bat egiteko. Bai Europako zein migratzaileen jatorrizko herrialdeetako 150 erakundek baino gehiagok Bruselara martxa bat antolatu dute Eskubideak! Heriotzarik ez! lelopean. Mugetan giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea betetzea eta Europan bizi eta lan egiten duten pertsonen erregularizazio administratiboa eskatzen dute.





Bizitzeko aukera hobeagoa bilatzeagatik , bizitza zorian jarrita, dokumental honetan erakusten digu pertsona migranteen ibilaldia Ipar Afrikako kostaldetik Mediterraneoa gurutzatu nahian.
Bidasoaldeko Ongi Etorri Errefuxiatuak datorren apirilaren 28rako, arratsaldeko 5etarako deialdi egin du. Ekitaldia , Irungo Santiago zubian burutuko da. Bertan, Gernikara abiatuko den Gipuzkoako zutabeari agurra emateko asmoarekin. Gernikan, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak egindako dealdiaren lemapean: ONGI ETORRI GERNIKA 2017: GERRARIK EZ, HARRERA ETA BABESARI BAI parte hartzea izango da helburua.