Irungo udaletxeko azpikontratako langileek beraien lan Hitzarmena berritu egin dute

imagen

ELA Sindikatua.- Urte eta erdi baino gehiago eman dute negoziatzen. Mahai gainean egon diren proposamenek langileen pobretzea besterik ez zuten ekartzen, eta horren ondorioz, negoziaketa mahaia blokeatuta egon da.

Enpresaren (SAMYL S.L.) jarrera ere salagarria izan da, izan ere 3 hilabetez ez zuen erantzun ere egin sindikatutik bidaltzen zitzaizkion mezuei.

Langileek mobilizatzen jarraitu dute eta eragindako presioaren ondorioz, Hitzarmenean eduki duinak jasotzera iritsi dira.

Hala nola, 3 urtetan %18,5eko igoera bat, beti ere bermatuz ez dela KPIren erreferentziarekiko eros ahalmenik galduko, eta soldata arrakala ezer ezean uztearena.

ELA gehiengoa da Komitean (5etik 3 ditu) eta hasiera batetik esan dugu gure marra gorria zein izango den: langileen pobretzea ekarriko duen Hitzarmenik ez dugu sinatuko. Esan eta egin.

Zorionak tinko eutsi duten langileoi, zuen borroka beste garbitzaile batzuen eredu izango delako!

Etiquetas: