Abotsanitz.- Duela bi aste, Ordenantza Fiskalen inguruan mintzo baginen ere, oraingoan, 2025erako udal aurrekontuak izan behar ditugu hizpide, bai eta prozesu hauetan oposizioak izan duen jarrera plazaratzea ere.
Ez da berria gure aldetik, oposizioan dauden EAJ-PNV eta PSE-EEri zintzotasun politikoa eta honelako alderdiei dagokien maila exijitzea eskatu dugula, behin eta berriz. Momentuz, hilabete hauetan ikusi izan duguna, oposizio suntsitzaile bat izan da, eraiki eta proposamenak egiteko jarrerarik izan ez duena.
Aurreko agintaldian, EAJ-PNV gobernuan zegoenean, lan egiteko beste dinamika eskatzen genuen, hau da, hutsetik denak elkarrekin lantzea proiektu oro eta alderdi guztiek aukera berdina izatea proposamenak erregistratu, hitz egin eta eztabaidatzeko. Eta hortan datza gure eredu berria, bai hiri zein gobernantza ereduan, modu horizontal eta demokratiko batean lan egin nahi dugu eta lan honek, herrian emaitzak ekarri ditu eta etorkizunean gehiago iritsiko dira Gauzak honela, orain, edozein lanketa abiatzerako garaian, alderdi guztiei, aste batzuetako epea ematen zaie, haien ekarpen edota proposamenak erregistratzeko. Duela bi aste ordenantzen kasua Ikusi genuen eta aurrekontuekin ere prozedura bera jarraitzen ari gara. Urko ogasun batzordean, aste batzuetako denbora-tartea eman zitzaien alderdi guztiei, urriaren 31 arte bakoitzak bere ekarpenak egiteko 2025eko aurrekontuei. Eta ezin genezake esan sorpresaz hartu gaituela, bai EAJ-PNV eta bai PSE-EEX ez baitituzte proposamenik garaiz erregistratu.
Abotsanitzetik oposizioarekiko tristura ere azaldu nahi dugu. Izan ere, PNVk eta PSE-EEk ondo dakitenez, administraziotik ezarritako denborak errespetatzea oso garrantzitsua da, gero teknikoki proposamenak aurrera atera ahal izateko eta proposamenak epez kanpo aurkezteak, ondo dakiten bezala, proposamenak baliogabetzea ekartzen du, ondorioz. Pena azaldu beharrean gaude, oposizioaren hainbat proposamen interesgarritzat jotzen baititugu eta egindako lana ezerezean geratzeko arriskua baitu.
Honek, bi muturretako ondoriora garamatza: Ez daudela udalaren lan dinamika honetan parte hartzeko prestutasunez edota aurrekontuen proposamenak soilik propaganda moduan hartzen dituztela.
Baina Azken adibidea, aurreko astearteko Irratiko eztabaidan izan genuen. losu Alvarez, PSE-EEko bozeramaleak baieztatu du ez duela alkatearen gonbidapenik jaso bilerarik egiteko (gonbitea jaso eta berau ez zuen erantzun), bai eta udal aurrekontuan ez dagoela partidarik herriko lurzorua erostera bideratuta (Lurzoruaren Ondarea izena duen 834.258 €-ko diru-partida). Azken diru partida honekin, aurten, Baluarte inguruko lurrak erosi dira, adibide gisa.
Esan beharra dugu, Hondarribiko eskuinak, PSE-EErekin aliantza osatuta, garbi duela zein den estrategia: eztabaida lokaztu eta bulo eta gezurren bitartez, muinean dagoen eztabaida politikoa (hiri eredua) saihestu. Gure ustetan, gidoi itxi batekin jarduten ari da Hondarribiko oposizioa eta herritarrak errealitatean oinarririk ez duen errelato baten parte egin nahi izatea, oso kezkagarritzat jotzen dugu.
OposizioaR darabilen kanpaina maltzur honen atzean ezkutatzen da benetako arrazoia. Hondarribiko herriak aurreko urteko maiatzaren 28an aldaketa bozkatu zuen, eta era konszientean egin zuen, Ikusirik aurreko udal gobernuak herritarrengan sorturiko gabeziak, etxebizitza, gizarte kohesioa, osasunean edota berdintasun ezan oinarrituta. Arazoa da, Hondarribitik gazteak kanporatzen dituen hiri eredua, etxebizitza publikoaren sustatze eza, zerbitzu ezberdinen utzikeria eta herrian dauden arazo sozialei entzungor egiteak balio diela, baina guri ez. Horregatik, proiektu eta ideia politikoetan eztabaidak eman baino, giro politikoa kakazten darabilte.
Udal gobernuan daramagun urte t“erdi honetan, PSE-EEko egungo bozeramale den losu Alvarezen jarrera dugu dezepzio nagusi gisa. Bere alderdiak, 2023ko ekainean Rargu hartu genuen udalbatza hartan, gogora ekarri zuen “herritarrek aldaketa eta berrikuntza bozkatu zutela. Aldaketez beteriko agintaldi bat dugu aurretik, dituen arrisku, baina batez ere, irekitzen diren aukerekin. Sozialistok ideiak argi ditugu, eta azken urteetan gobernuan egon den indarrak egindako kudeaketaren aldean ezberdina den beste eredu bat gauzatu nahi dugu Hondarribiarentzat. Jarrera eraikitzailea eta konprometitua izaten jarraituko dugu. ". Modu honetan amaitu zuen PSE-EEko bozeramaleak bere hitzartzea, 2023ko ekainaren 17ko udalbatzan:
“Hemen gauden guztiok elkarrekin lan egin behar dugu, hesi partidistak gaindituz, eta hala ere gure talde politikoaren izaera galdu gabe. Garai berria irekitzen da, ilusiozko denboraldi bat”.
Hitzartze hori gure egin nahi dugu gaurkoan eta bide batez, Alvarez jaunari eskatu nahi diogu gezurrak eteteko eta bueltatu dadila bere alderdiak defendatu beharko lituzkeen ezkerreko politiketara, bide horretan, elkar-topatuko garelako, duela urte t'erdi esan zuten bidera.
Beste behin errepikatuko dugu: Guzti honetan, galtzaileak, herritarrak gara. Aurrekontuei ekarpen edota proposamenak eginaz, hurrengo urterako herritarrei eskainiko zaizkien zerbitzu eta proieRtuen aberastea dakar. Baina argi dago oposizioa modu aldrebesean ulertzen dutela
Esango dute baina, Abotsanitzen oposizioa suntsitzailea izan zela. Hemerotekara jotzea besterik ez dute oposizioan egon garenean, erregistratu ditugun ehundaka proposamen aurrekontuetarako, dozenaka mozio eta lan-egiteko benetako prestutasuna adierazi dugula, herritarrak eta hauen biziRalitatea hobetzeko asmoarekin bait ginen oposizioan eta orain, udal-gobernuan.
Amaitzeko, jarraian, Abotsanitzetik herritar ezberdin zein eragileekin elkartu ostean, jaso ditugun 2025eko aurrekontuetarako proposamenak, guztira 21 direlarik eta 2.564.000 €-ko kopurua osatzen dutelarik:
NORTASUNA SENDOTZEKO BATZORDEA (4) 52.000€ | ||
---|---|---|
Sormen lanak dinamizatzeko egitasmoa | 15.000 € | |
Gabarraren kokalekuan babesteko egitura atontzea | 15.000 € | |
Artxiboko digitalizazio lanak | 20.000 € | |
Jesus Carrera: 80 urte ahanzturan ekitaldi-sorta | 2.000 € |
NORTASUNA SENDOTZEKO BATZORDEA (4) 52.000€ | ||
---|---|---|
Zahartze Aktiborako ekintzak burutzeko | 10.000 € | |
Karterako zerbitzuen esku-liburua osatzea | 7.000 € | |
Bainu egokiturako esleipena | 40.000 € | |
Zaintzaileentzako baliabide-zerbitzuak | 10.000 € |
HIRI ETA LURRALDE ANTOLAMENDURAKO BATZORDEA (11) 2.385.000 € | ||
---|---|---|
Hondarribiko Udal basozaina | 50.000 € | |
Eraikin publikoetan eguzki plakak jartzeko programa | 100.000 € | |
Pasaia kaleko berhiritartze obra | .800.000 € | |
Arkolla auzoko proiektua | 70.000 € | |
Donostia kaleko proiektua (Sokoa) | 70.000 € | |
Hondargia proiektuko eskuhartzeak | 50.000 € | |
Txakurrentzako gune baten sortzea | 80.000 € | |
ITE-entzako dirulaguntza lerroa | 60.000 € | |
Igogailuak jartzeko diru-laguntza lerroa | 60.000 € | |
Helduentzako etxebizitza komunitarioak egiteko proiektua | 15.000 € | |
Bizikletentzako aparkaleku estalia | 30.000 € |
OSASUNA BATZORDEA (2) 60.000€ | ||
---|---|---|
Hondartzako bizikleta pista egokitzea | 10.000 € | |
Amuteko frontoia estaltzea | 50.000 € |