Aurrekontuen osoko bilkuraren balorazioa
Irungo EH Bildu.- Abenduaren 29an egin zen legegintzaldi honetako aurrekontuen azkeneko osoko bilkura. Irungo EH Bildu izan zen aurrekontu horien aurka bozkatu zuen alderdi bakarra, eta aurrera atera ziren udal gobernuko bi alderdien -PSE, Elkarrekin Podemos-IU- eta Alderdi Popularraren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin.