Abotsanitz.- Astelehenean, Hondarribiko PSE-EEk prentsa oharra kaleratu zuen Zaldunbordako eremuaren harira, eta bertan jasotzen diren afirmazioak ez direla egia esan beharrean gaude. Horren aurrean, Abotsanitzetik Hondarribiko PSE-EEk botatako gezurrei, datuekin erantzungo diegu: “HAPOL berriz irekitzen duela atea makro outlet bat bertan jartzeko”.
HAPOKk Zaldunborda-Gainako eremua jarduera ekonomikoetarako bideratzea proposatzen du.
Alegia PSE-EEk eskatzen duen jarduera industriala da preseski sektorearen erabilera berezkoa.
40.000m2 eraiki daitezke guztira eremuan. Gainera, baliok Handien Lurralde Antolamenduari buruzko ekainaren 27ko 10/2019 Legean ezarritakoaren arabera, 40.000m2 horietatik gehienez 15.000m2 bideratu daitezke merkataritzara-aktibitatera horretarako plangintza berezi bat idatziz eta onartzen bada. Eta gainera, 15.000m2 horiek, ez lirateke sekula makro-outletera bideratuak izango legeak ezartzen duelako Zaldunborda-Gainako ezaugarriak dituzten sektoreetan saltoki singularrak bakarrik ezarri daitezkeela (hau da, altzairu eta dekorazio saltokiak, ibilgailu kontzesionarioak, etab.)
Erabilera komertzialetarako 2.500 m2 baino handiagoko azalerak baimentzen direla eta “64.000 m2-ko azalera duen merkataritza gunea”.
2017ko HAROK 38.000m2ko makro-outlet bat aurreikusten zuen. 2025koak, 40.000m2 jarduera ekonomikotara bideratuta, Eta gehienez, 40.000 horietatik, 15.000m2 saltoki singularretarako.
Beraz, 64.000m2ko azalera duen merkataritza gunea egingo dela gezurra da.
“Sozialisten alegazioak ezeztatu ditu Abotsanitzek”
Edozein herritarrek (buz dezake hondarribia.eus web rrian, Aurkeztutako alegazio erantzunak dokumentuan, PSE-EEk egindako alegazioen erantzunari eta zita literala da, “Oro har, alegazioaren kontsiderazio asko onartzen dira”. Beraz, zuzenketa publiko bat exigitu nahi diogu Hondarribiko PSE-EEri.
Abotsanitzek esan duela “promotore pribatuek bertan inbertsioak egin dituztela eta horregatik defendatzen dugula Zaldunbordako proiektua”
Alegazioen erantzunetan sektorearen aurrekariak aipatzen dira soilik, ez da promotore pribatuen inbertsioen defentsarik egiten. Honela jasotzen da hitzez-hitz:
“Alde horretatik, zehaztu behar da Zaldunborda Gainan lurzorua kutsatu duen legez kanpoko zabortegi bat egon zela, eta kutsadura hori deskontaminatu egin behar dela. Gainera, jarduera ekonomikoetarako sailkatu nahi diren gainerako guneekin batera, garraiobide nagusien ondoan dago, eta, adierazi den bezala, eraldatze-prozesuak jasan ditu.
2017ko Plan Orokorrak zonaldean merkataritza-gune handi bat ezartzea baimentzen zuen, eta, plana indarrean egon zen bitartean, sustatzaile pribatuek lurzorua erosi zuten eta zigilatzeko eta Plan Partziala idazteko lanei ekin zitzaien.” Hondarribiko PSE-EEri gonbitea luzatzen diegu atera dezala, interbentzio, akta, prentsa ohar edo edozein komunikazio Abotsanitzek adierazpen horiek egiten dituela. Bitartean, eta berriz ere, zuzenketa publiko bat eskatu nahi diogu alderdi sozialistart.
Amaitzeko, berretsi nahi dugu ez zaigula batere gustatzen ari Hondarribiko PSE-EEk azken hilabeteetan, higadura eta ezinegona sortzeko asmotan baliatzen ari den estrategia. Interés publikoaren defentsak izan behar du gure jardunaren oinarri legeak ezartzen duen markoaren barruan. Hondarribiak eta hondarribiarrek ez dute besterik merezi.