Zaintza kooperatiba zaintzen krisiaren aurreko tresna gisa

Irudiak

BDSKoop.-Irunen zaintza kooperatiba bat eratzekotan langile, erabiltzaile eta udalaren arteko elkar-lana esentzialak izango dira.” ebatzi du BDSKoop elkarteko “Behatoki”-ko azterketak.

Uka ezina da zaintzen krisia dela XXI. mendeko erronka handienetako bat. Gizarte gisa erantzun beharreko egiturazko arazo honi aurre egiteko aukeretako bat zaintza kooperatibak dira. BDSKoop Elkarteko Behatokian egindako azterketan tresna honen baliagarritasuna baieztatu dugu, bai eta halako egitura bat eratzeko beharrezko osagaiak zehaztu eta Irungo baldintzekin kontrastatu. Ikerketa osoa behatokia.bdskoop.eus atalean dago eskuragarri eta otsailak 21ean Irungo Palmera Monteron aurkeztuko da Bidasoaldeko Ekonomia Sozialeko Foroetan.

2024ko martxoan EHU-ko Gizarte Ekonomia sailarekin, GEZKI-rekin, batera BDSKoop Elkarteak aurkeztu zuen trantsizio ekosozialerako “Behatokia”. Behatokian Behe Bidasoan erronka ekologiko eta sozialei erantzuteko egon daitezkeen aukeren inguruko azterketak burutu eta publikatzen dira. Aurreko kurtsoan zehar 3 gai landu ziren, eta aurten Bidasoaldeko Ekonomia Sozialeko Foroetan aurkeztuko dira hiruak.

Lehena otsailaren 21ean aurkeztuko da Irungo Palmera Montero gunean. Zaintzen krisiari aurre egiteko zaintza kooperatiba batek dituen aukeren eta baldintzen inguruan egindako ikerketa aurkeztuko digu Ekonomia Sozialean berezitutako ekonomialaria den Amaia Arozenak. Martxoan Alejandro Mencías-ek Polo Kooperatiboen inpaktuaz arituko da, apirilean Amanda Santos-ek Ekonomia Zirkularrak elikadura alorrean dituen aukera eta beharrez, eta maiatzean Iker Eizaguirrek Ekosistema Burujabeez hitz egingo digu.

Hilabetez hilabete ikerketa bakoitza aletuz joango gara Bidasoaldeko ESE Foroetan, eta otsailean zaintza kooperatiba batek Irunen eratzeko dituen aukera eta beharrez arituko gara. Honen bestez, Behatokian jasotako “Zaintza kooperatibak. Irungo udalerrirako bideragarritasun plana” ikerketa lanaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Hitzaldiaren ostean galderak eta zalantzak argitzeko tartea edukiko dugu.

1. saioa: otsailak 21, ostirala, 11:00-13:00. Irungo Palmera Montero gunean.

Zaintzen krisia eta horretarako zaintza kooperatiba batek eduki dezaken eragina.

Hizlaria: Amaia Arozena, Ekonomian Graduatua eta Ekonomia Sozialean berezitua.

Euskaraz, momentuko itzulpen aukerarekin gaztelerara.

Etiquetas: