ElA Sindikatua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio ELAri, eta Irungo Mercadona behartu du bajan zegoen bitartean kaleratutako langile bat berriz hartzera. Kaleratzea 2024ko maiatzean egin zen, baja hartzeko arrazoiak zalantzan jarrita eta diziplina arazoak sortzen zituela argudiatuta.
ELAk gogorarazi du Mercadonak dirua eskaini ziola enpresa uzteagatik.
Ebazpena langilearen aurkakoa izan zen Donostiako lan-arloko epaitegian egindako epaiketaren ondoren; izan ere, lankideek presiopean eman Zuten lekukotza, eta Mercadonak ustezko frogak erabili zituen detektibe pribatu bat kontratatuz. ELAk helegitea aurkeztu zuen epai horren aurka, eta, orain, EAEANKk kaleratzea baliogabetzat jo du. Horrenbestez, Mercadonak berriro hartu beharko du langilea.
ELAK salatu du Mercadonak askatasun sindikalerako eskubidea urratzen duela, jarduera sindikala eragotziz eta lan hobekuntzak lortzeko antolatzen diren pertsonen aurka eginez. ELAK lanean jarraituko du Mercadonan baldintza duinak lortu arte, eta langileek beren eskubideen alde borrokatu ahal izan dezaten inolako errepresaliarik jaso gabe.